Harald V.a Norvegiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Harald V of Norway lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
22. lerroa:
[[Olaf V.a Norvegiakoa|Olaf V.aren]] eta [[Marta Suediakoa]]ren semea, [[Akershus]]eko jauregian jaio zen, bere aitona [[Haakon VII.a Norvegiakoa|Haakon VII.a]] errege zela. Bere aita printze oinordekoa zen, eta arreba nagusi bi zituen: [[Ragnhild Norvegiakoa|Ragnhild]] eta [[Astrid Norvegiakoa|Astrid]] printzesak. Garai hartan Norvegiako errege familia [[Lege Salikoa]]ren menpe zegoenez, emakumeek ezin zuten erregetza hartu, eta, ondorioz, bere aitaren ondorengo bezala hezi zuten.
 
[[1940]]an, [[Hirugarren Reicha|Alemania NaziNaziak]]ak Norvegia erasotzean, familiak ihes egin behar izan zuen bere egoitzatik. [[Haakon VII.a Norvegiakoa|Haakon erregea]] eta [[Olaf V.a Norvegiakoa|Olaf printze oinordekoa]] Norvegiako iparraldean babestu ziren, eta [[Marta Suediakoa|Marta printzesak]] bere hiru seme-alabekin [[Suedia]]ra ihes egin zuen. Ostean, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetara]] joan ziren, eta [[Washington]]en bizi izan ziren gerra bukatu arte. Bien bitartean, erregea eta printze oinordekoa, Norvegiako erbesteko gobernuarekin batera, Londresen izan ziren. [[1945]]ean, gerra amaitzean, itzuli ziren guztiak Norvegiara.
 
[[1958]] [[otsailaren 21]]ean Konstituzioari zin egin zion printze oinordeko gisa, eta bere aitaren bidaia batzuetan erregeorde zereginak bete zituen. [[1968]]ko [[abuztuaren 29]]an [[Sonja Haraldsen]]ekin ezkondu zen [[Oslo]]ko katedralean. Ezkontza horrek eztabaida sortu zuen, emaztegaia ez zelako inongo errege etxe edo familia nobletakoa. Ezkontza horretatik bi seme-alaba jaio dira: [[Marta Luisa Norvegiakoa|Marta Luisa printzesa]] eta [[Haakon Norvegiakoa|Haakon printze oinordekoa]].