«Pedro Antonio Añibarro»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
(85.87.249.40 (eztabaida) wikilariaren 4559226 berrikuspena desegin da)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
}}
 
'''Pedro Antonio Añibarro''' ([[Areatza]], [[Bizkaia]], [[1748]]ko [[abenduaren 5]]a - [[Zarautz]], [[Gipuzkoa]], [[1830]]) euskal idazlea da. [[JuanJoan Antonio Mogel|Juan Antonio Mogelekin]]ekin batera bizkaierazko literaturaren aitatzat hartzen da.
 
== Bizitza ==
 
1764an San Frantziskoren Ordenan sartu zen Bilboko komentuan eta 1772an apaiztu. 1790ean [[ZarauzZarautz|Zarauzko]]ko Misiolari Ikastetxean onartu zuten eta han egon zen hil artean. 1794an, [[Konbentzioko gerra]]n, frantsesek, Gipuzkoan sartu zirenean, preso harturik Frantziara eraman zuten. Handik bi hilabetera itzuli zen eta berriro gerra ezagutu zuen, 1808tik 1814ra luzatu zen Independentzia gerra alegia.
 
Misiolari gisa Hego Euskal Herriko hizkerak sakon ezagutzeko aukera izan zuen, eta ezagutza horrezaz baliatu zen [[nafarrera]]z, [[gipuzkera]]z eta [[bizkaiera]]z idazteko. Azken euskalki honetan egin zituen lan gehienak eta ezagunenak, bizitzan zehar landuz joan zen bizkaiera orokor xamar batean.
== Añibarro eta bizkaiera ==
 
Añibarrok, Mogelek eta Fray Bartolomek bezala, bizkaiera erabili eta landu zuen bere lanetan, euskalki honetaz literatura hizkuntz ereduzko bat moldatuz, ordura arte bizkaieraz idatzirikoa gutxi eta han-hor-hemen zabaldua baitzegoen. Añibarro eta Mogel bat zetozen Bizkaian bertako euskalkia erabili behar zela eliz zereginetan: hala sermoietan nola katekesi liburuetan. Idazterakoan zein bizkaiera mota behar zen, ez zeuden ados. Izan ere Añibarrok zabalago eta, gaurko ikuspuntutik, zentzudunago jokatzen zuen, artikuluak eta hitzen bukaerak ondo bereiziz, lekuan lekuko fonetismoak gaitzetsita; Mogelek, berriz, herrian –[[Markina-Xemein|Markinan]]n– hitz egin eta entzun bezalaxe idazten zuen, bitxikeria fonetiko guztiak maila idatzian ere gordetzen zituela. Añibarro [[Manuel Larramendi]]ren mireslea zen, haren eragina maila teorikoan nabarmena izanik; euskarazko liburuetan, berriz, gutxitan erabili zituen hark sorturiko neologismoak.
 
== Ekinbide literarioa ==
Berak egindako [[ebanjelio]]en itzulpena, osoa nahiz zatiren batena, idazle askoren ikerlana izan da.
 
Bakar batzuk aipatzearren, Salaberriren San Mateoren ebanjelioaren itzulpena dugu, behe-nafarreraz, [[Luis Luziano Bonaparte|Bonaparte printzeaprintzeak]]k argitaratu zuena hamabi ale kaleratuz. 1856an, [[zuberera]]z, Inchauspek itzuli zuen San Mateoren ebanjelioa, Bonapartek ordaindu eta beste hamabi aletan banatuz.''' Añibarroren eskuizkributan gordetzen denaz gain, Elkanoko Lizarragak Jesus-Cristoren evangelio sandua Juanec dacarren guisara. Don Joaquin Lizarragac euscaran itzulia itzez itz, daiken diña, egiaren amorez, ta Luis Luciano Bonaparte principeac arguitara emana liburua 1868an argitaratu zuen Bonaparteren laguntzaz'''. 1838an Oteiza medikuak San Lucasen ebanjelioaren itzulpena argitaratu zuen Madrilen George Borrowek eskatuta. Badira, era berean, lan horretan jardun duten beste idazle gehiago ere, hala nola, Arriandiaga bizkaitarra, etab.
 
Aurrekoak bezala argitaratzeke gelditu zen Artzai-Adibideac, Toledoko artzapezpikuaren gutun pastoral baten itzulpena. Añibarroren estiloa didaktikoa da, gauzen azalpena helburu duena, argia baina ez distiratsua; sinonimoak pilatzera jotzen du, eta honek alde batetik hizkuntzari aberastasuna badakarkio, halako astuntasuna damaio bestetik.
 
 
* ''[[Cristau-Doctriña, ceñetan eracusten baitire gure Fede Sanduco gauzarik bearrenac, aita Astetec erderaz, eta orai Nafarroaco euscaran izarrac adirazten duena erantsiric]]'' (1802-1803, ''Josep Rada''), [[nafarrera|goi-nafarreranafarreraz]]z idatzia eta oharrez hornitua;
* ''[[Misioco canta santuac]]'' ([[1803]], ''Donostia'')
* ''[[Escu liburua, eta berean eguneango cristiñau-cereguiñac]]'' ([[1802]], ''Fr. La Lama'',''Tolosa''), deboziozko jarduerak biltzen dituena etabizkaierazko klasikoa dena. 1821 eta 1827an zenbait eranskin eta zuzenketaz lagundurik berriro argitaratu zen.
252.705

edits