Saturraran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
38. lerroa:
}}
 
'''Saturraran''' [[Gipuzkoa]]ko hondartza bat da, [[Mutriku]]ko udalerrian kokatua, nahiz eta Ondarroako hirigunetik hurbil. [[Saturraran (erreka)|Saturraran errekaren]] bukaeran dago, [[Ondarroa]]ko badiaren eskuinaldean, [[Bizkaia]]rekiko mugan. Hondartza txikia da, 300 metro luze eta 90 metro zabal baino ez. Saturrarango hondartzaren bereizgarri dira hango haitzak. [[KretazeoKretazeoa|Kretazeokoak]]koak dira, eta Eskilantzarri deritze («ezkila antzeko harri» omen da etimologia).
 
Saturrarango hondartzan jende ugari biltzen da, uda garaian. Besteak beste, piraguismoan eta [[windsurf]]ean aritzen dira. Pasieran ibiltzeko ere toki paregabea da, itsasertzetik zein Saturraran eta Ondarroako hondartza lotzen dituen bidean zehar. Lurmuturretik ekialdera dauden senaietara joan ohi dira [[nudismo|nudistak]].
48. lerroa:
[[Fitxategi:Michel_itsasontzia_Saturraranen_2.jpg|thumb|300px|left|''Michel Falmouth'' arraste ontzia, haizeteak eta itsaso zakarrak Ondarroako portutik ekarria; ezkerraldean, Saturraran Zahar baserria (2006‑12‑16)]]
 
Lurmuturraren hasieran, [[Saturraran Zahar]] baserria dago, XVIII. mendeko oinetxea, Gipuzkoako itsas [[baserri]] bakarra. Oso konpondua dago, eta Areiltzatarren eta Txurrukatarren armak dituen armarria du. Inspirazio iturri izan da hainbat eleberri eta kontakizunetan, hala nola [[PioPío Baroja|Pio Barojaren]]ren ''[[Las inquietudes de Shanti Andia]]'' eleberrian. Gaur egun, baserria Mutrikuko kondearen oinordekoena da, inguruko lurrak bezalaxe. [[Mutriku Natur Taldea]]ren ekimenak eraginda, [[Espainia]]ko Ingurumen Ministerioko Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzua lur horiek jabetza publikora ekartzen saiatu da, baina ez du lortu, jabeek dirutza handia eskatu dutelako eta lur horien mugak zehazteko zailtasunak daudelako.<ref>Garbiñe Garagarza: [http://mutriku.hitza.info/paperekoa/2009-05-07/p00006009/Kondearen_Saturrarango_lursailen_desjabetze_akordioa_atzera_bota_dute.htm «Kondearen Saturrarango lursailen desjabetze akordioa atzera bota dute»,] ''Mutrikuko Hitza'', 2009-05-07.</ref><ref>Jabi Leon: [http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2009/12/15/vecinos/debabarrena/el-desacuerdo-entre-costas-y-la-familia-del-conde-de-mutriku-llega-a-los-tribunales «El desacuerdo entre Costas y la familia del conde de Mutriku llega a los tribunales»,] ''Noticias de Gipuzkoa'', 2009-12-15</ref>
 
== Saturrarango haitzen kondaira ==
63. lerroa:
XIX. mendean, Saturraranen hotel eta bainuetxe gunea eraiki zuten. Jabeek, 1921ean, negozioa gainbehera zetorkiela ikusita, Gasteizko elizbarrutiari eman zizkioten eraikinak. Halaxe, udako apaizgaitegi eta bainuetxetzat erabili zen eraikin multzo hura. [[Espainiako Gerra Zibila]] hastean, [[1936]]an, [[Eusko Gudarostea]]ren koartel bilakatu zen.
 
Gero, eraikin multzoa espetxe bihurtu zuten [[frankismo|frankistek]] [[1937]]tik [[1944]]ra bitartean, eta 4000tik gora emakume eta haur preso izan zituzten, oso baldintza gogorretan.<ref>Xole Aramendi: «Saturrarango kartzela: [http://www.gaur8.info/edukiak/20070414/12931/Saturrarango-kartzela-Bost-mila-emakume-eta-haurren-zorigaiztoko-gau-eta-egunak Bost mila emakume eta haurren zorigaiztoko gau eta egunak».] 2007-04-13.</ref><ref>{{es}} Jon A. Larreategi: [http://www.gara.net/paperezkoa/20070319/8819/es/Carcel/Saturraran/prision/franquista «Cárcel de Saturrarán, prisión franquista»,] ''Gara'', 2007-03-19.</ref><ref>[http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-0421/eu/contenidos/informacion/homenajes/eu_home/galeria_saturraran.html Saturrarango espetxearen argazkiak, eta emakume errepresaliatuei eginiko omenaldikoak (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren webgunea).]</ref> Espetxean 1.600 emakume preso batera izatera iritsi ziren; preso bakoitzari lo egiteko 45 zentimetroko zoru zatia zegokiola kalkulatu da. Kartzelazainak [[mesedetako ordena]]ko 25 [[moja]], apaiz bat, espetxeetako funtzionario bat eta 50 militar ziren. Presoentzat eta haurrentzat zen jana lapurtu ohi zuten mojek, espetxeko [[ekonomato]]an bertan edo espetxetik kanpora saltzeko; eta presoentzat familiengandik zetozen elikagaiak ere konfiskatzen zituzten. Zenbait mojek presoak sexu harreman [[homosexualhomosexualitate|homosexualak]]ak izatera behartu zituzten, haien gainean zuten agintea baliatuz.<ref name=ProhibidoRecordar>Txaber Larreategi eta Josu Martinez: [http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=n_67gF0mk0s ''Prohibido recordar''], Moztu Filmak, 2010. Dokumentala. Iraupena: 57' 37<nowiki>''</nowiki>.</ref> Presoei ezarritako ohiko zigorretako bat zen zigor gelan sartzea: gela hura [[Saturraran erreka]]ko hazbete bat urez estalita egoten zen beti, eta, marea igotzean, ia metro bat ur izatera iristen zen. Gehiegikeria horiengatik, Maria Aranzazu Velez de Mendizabal ama nagusia, ''Pantera Zuria'' ezizenaz ezaguna, kargutik kendu zuten geroago.<ref>{{es}} Alejandro Torrús: [http://www.publico.es/454769/el-almacen-de-mujeres-y-madres-de-saturraran «El "almacén de mujeres" y madres de Saturraran»], ''Público'', 2013-05-05.</ref> Dena dela, gehiegikeria horien guztien berri ez zen gizartean zabalduko XXI. menderaino.
 
Inguruko herritarrek —Ondarroakoek, Debakoek eta Mutrikukoek— asko lagundu zieten presoei, jana eta arropa emanez. Behin, Ondarroako arrantzaleek jakin zuten presoek hamabost egun zeramatzatela kafea eta ogia besterik jan gabe. Ekaitza zen arren, itsasora irten ziren, eta harrapatutako guztia eraman zieten presoei.<ref name=ProhibidoRecordar/>
 
[[Aranzadi Zientzia Elkartea]]ren datuen arabera, espetxean 107 emakume eta 48 ume hil ziren, espetxeko zaindari ziren mojek emandako tratu txarrengatik, gosearengatik, tifusarengatik eta tuberkulosiarengatik.<ref>[http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-0421/eu/contenidos/informacion/homenajes/eu_home/homenaje_saturraran.html Saturrarango espetxeko emakume errepresaliatuei eginiko omenaldia (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren webgunea).]</ref><ref name=Cifuentes>{{es}} Miguel Cifuentes: [http://www2.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2009/02/03/sociedad/gipuzkoa/d03gip6.1405525.php «Destino, el infierno»,] ''Diario de Noticias'', 2009-02-03.</ref> Ehun bat haur desagerrarazi ere egin zituzten.<ref>Hona hemen [[Baltasar Garzón|Baltasar Garzon]] epaileak jasotako lekukotasun bat:<br />
: {{es}} «un día cuando las madres salieron al patio con sus hijos, las monjas les dijeron que los niños tenían que quedarse dentro, que iban a pasar un reconocimiento médico. Eran un centenar de niños. Cuando las madres volvieron los niños ya no estaban. Concepción que no tenía hijos quedó impresionada por las escenas de dolor y por los gritos de las madres que reclamaban a sus hijos. Amenazaron a las madres diciéndoles que callaran si querían conservar la vida. Una mujer de Oviedo que salió poco después de estos hechos encontró a su hija en casa de unos militares en Valencia, pero no sabía si la pudo recuperar o no.»<br />
([[AudientziaEspainiako Auzitegi Nazionala|Audientzia Nazionaleko]] 5. Instrukzio Epaitegi Nagusiaren [http://www.ugt.es/Memoria_Historica/auto-inhibicion-garzon.doc autoa, 2008ko azaroaren 18koa])</ref>
 
[[1943]]an, espetxea itxi baino urtebete lehenago, 1.050 emakumezko zituen preso, Estatu osoan zirenen erdiak.<ref name=Cifuentes/>