«Calatravako Ordena»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
(→‎Kanpo loturak: {{commonskat}})
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[Fitxategi:Calatravo 9.jpg|thumb|Calatravako Ordenako zaldun baten irudikapena.]]
'''Calatravako Ordena''' [[Raimundo Fiterokoa|Raimundo de Fitero]] abadeak [[XII. mendea]]n [[Gaztelako Erresuma]]n gaur egungo [[Ciudad Real]]etik gertu dagoen [[Calatrava]] hiribildua babesteko hasierako helburuarekin sortutako [[ordena militar]] eta erlijiosoa da. [[Zistertar]] ordenen taldekoa da, eta gaur egun soilik ohorezko eta noblezia izaera du.
 
== Historia ==
Bere jatorria ekintza heroiko batean du. Calatrava hiria, [[Guadiana]] ibaiaren ondoan, [[Alfontso VII.a Gaztelakoa]]k [[1147]]an kendu zien musulmanei. Musulmanen aurrean Toledoren gotorleku aurreratu bezala tokiak zuen garrantzi estrategikoaren ondorioz zenbait magnatek denbora laburrez euren eskuetan eduki ondoren, erregeak bere defentsa [[1150]]ean [[Tenpluko Ordenaordena|Tenpluko Ordenari]]ri emanez ziurtatu nahi izan zuen, garai hartan armada erregularrik ez baitzegoen, eta mugako eremuak birpopulatzea ere ez zen erraza. Urte batzuk beranduago, islamiar bultzadaren aurrean, Tenpleak enpresa galdutzat eman zuen, eta gotorlekua Alfontso VII.aren oinordekoa zen [[Antso III.a Gaztelakoa]]ri itzuli zion.
[[Fitxategi:Villafranca-definiciones.jpg|thumb|Calatravako Ordena eta Zaldieriaren definizioa Madrilen 1652an ospatutako Kapitulu Orkorraren arabera, erregearen grabatzailea zen [[Pedro de Villafranca]]n sinatutako azaleko irudia: ''Petrus Villafranca Malagón sculptor Regius Alcobrice in Calatravensi Provincia natus sculpsit'', Madrid, 1660. [[San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia]].]]
Sortutako egoera eta islamiar arriskuaren aurrean, honek bere gizonik garrantzitsuenak bildu zituen eta Calatrava bere defentsaz arduratzen zenari eskaini zion. Nobleen sorpresa eta txantxen artean, Raimundok, [[Fiteroko monasteriomonasterioa|Fiteroko zistertar monasterioko]] abadea zena, bere monasterioko monjea zen [[Diego Velázquez]]ek animatua, aurretik gerlaria izan zena, erronka onartu zuen. Alternatibarik ez zegoenez, erregeak bere hitza bete zuen, Calatrava Fiteroko monjeei emanez [[1158]]an [[AlmazanAlmazán|Almazanen]]en eginiko dohaintza bidez. Eurek, euren aldetik, denbora gutxian 20.000 monje eta soldaduzko armada bat osatu zuten, Diego Velázquezek Calatravatik gertu antolatzea lortu zituenei Don Raimundok [[Aragoiko Erresuma]]n bildu zituenak elkartuz. Jendetza horren aurrean, arabiarrek guduan sartzeari uko egin zioten, hegoalderantz erretiratuz.
 
Calatrava defendatzeko konpromezua mantentzen zenez eta, denborarekin, zaldunak buruzagi bezala Zisterreko abade bat izatearekin eta monjeen artean bizitzearekin ados ez zeudenez, Ordenako Maisu bat aukeratu zuten. Monjeak [[Ciruelos]]era eta zaldunak [[Ocaña]]ra erretiratu ziren, non ordena militar bihurtu ziren, tokiko izena jaso zuen lehen hispaniar ordena. Ordenako lehen Maisua [[Don García]] izan zen, Zisterra eta Aita Santuagandik lehen araua jaso zuena. Arau honek, zistertar ohituren gainean laikoentzat egokitua, zaldunei, hiru boto erlijiosoez gain (obedientzia, kastitatea eta pobrezia) logelan, errefektorioan (jangela) eta otoitzgelan isilik egotea, astean lau egunetan barau egitea, euren armajantziarekin lo egitea, eta, jantzi bakar bezala, zistertar habitu zuria zitorioritutako gurutze beltz sinple batekin (ondoren gorria) eramatea: muturretan [[zitoriori]]ak zituen greziar gurutze bat, [[XVI. mendea]]n gaur egun ezagutzen den bezala egituratu zena.
[[1179]]an [[Alfontso II.a Aragoikoa]]k [[Alcañiz]]eko gaztelua eman zion Calatravako Ordenari musulmanen aurkako bere zerbitzuengatik sari bezala.
 
[[Abenójar]]reko Bazkalekua eta bere lurraldea [[1183]]an eman zion Alfontso VIII.a Gaztelakoak ordena honi [[1814]] arte (urte honetan lurraldea [[Don Carlos Infantea]]k berreskuratuz), herria Abenójar de Calatrava deitzera pasa zen. Gertaera honen froga bezala [[Calatravako gurutzea]] ikus daiteke forjatua herriko [[eliza (argipena)|elizako]]ko teilatuetako baten.
 
Sortu zenetik [[XIII. mendea]]ren hasiera arte, ordenak zenbait gorabehera jasan zituen. Alfontso VIII.ak [[1195]]ean [[Alarcoseko gudua]]n jasandako porrota kristauaren ondoren bere jabetzak ebakuatu ere egin behar zituen, [[Toledo]]ko [[Ciruelos]]era erretiratuz. Esku kolpe bat eman ondoren, Ordenako zenbait zaldunek ustekabean hartu zuten [[Salvatierrako gaztelua]], [[Sierra Morena]]tik gertu, euren mende mantendu zutena, batere laguntzarik gabe, [[1211]] arte. Horregatik, urte gutxi horietan Ordenak Salvatierrako Ordena izena jaso zuen.
Calatravaren egoitza zaharra, Ordenaren sorlekua zena, [[Guadiana]] ibaiaren ondoan, [[enkomienda]] baten egoitza bihurtu zen, eta, une horretatik aurrera [[Calatrava la Vieja]] deitu zen.
 
Denbora gutxian, bere giza eta ekonomia baliabide handiek Ordenari botere politiko eta militar itzel bat eman zioten, [[Errekonkista]] amaitu arte iraun zuena. Gaztela eta Aragoiko muga guztian zehar lurrak eta gazteluak zituen, milaka basailuren gaineko jaurerri feudal bat eginez. Bere izen propioan [[gudu zelai]]ra 2000 zaldun eman zitzakeen, [[Erdi AroAroa|Erdi Arorako]]rako nahiko indar handia. Gainera, autonomia zuen, honek erregeekin zenbait gatazka izatera eraman zuelarik, Ordenak ez baitzien eurei obeditzen, Maisu Handiari baizik. Euren gainetik soilik pertsonaia erlijiosoak ziren errekonozituak: [[Frantzia]]ko [[Morimond]]eko abadea, eta, goren-gorenean, [[Aita Santusantu|Aita Santua]]a
 
[[1228]]tik aurrera Ordenak [[Andaluzia]]n enkomiendak izan zituen, [[Fernando III.a Gaztelakoa]]k [[Alcaudete]], [[Porcuna]], [[Martos]] eta [[Víboras]] herriak eman baitzizkion, Errekonkistan emandako zerbitzuengatik esker on bezala. Era berean, [[XIV. mendea]]n eta [[XV. mendea]]n calatravatarrek euren andaluziar domeinuak handitu zituzten [[JaenJaén|Jaenen]]en ([[Lopera]], [[Jimena]], [[Arjona]] etab...) [[Kordoba]]n ([[Fuenteovejuna]], [[Belmez]], [[Villafranca de Córdoba]] etab...) eta [[Sevilla]]n ([[Osuna]]) enkomienda berriak sortuz.
 
[[Fernando II.a Aragoikoa]] Katolikoak Aita Santuaren bulda bati esker [[1477]]an Ordenako Maisu Handi aukeratua izatea lortu zuen, eta, beragandik hasita, ondorengo espainiar errege guztiek titulua heredatu zuten.
Ondorengo erregeen agintepean, eta errekonkista jada amaitua, pixkanaka, izpiritu militar zein erlijiosoa galtzen hasi ziren. Denborarekin, existitzeko bere arrazoi bakarra irabaziak sortzea zen, euren domeinu handietatik zetozenak, eta euren erlikien kontserbazioa.
 
[[Josef Bonaparte|Jose I.a EspainiakoaEspainiakoak]]k [[1808]]an hala erabakita Ordenaren ondasunak konfiskatu ondoren, [[1814]]an Fernando VII.ak itzuli zizkien, azkenean sekuarizatuak amaituz [[1855]]ean [[Pascual Madoz]]en partetik. [[Espainiako I. Errepublika]]k Ordena ezabatu zuen, [[1875]]ean berrezarri zena Aulki Santua bere barne diziplina erregulatzeko arduraduna zelarik. Gaur egun, ordena ohorezko erakunde bat da.
 
== Duintasunak ==
 
=== Castellóko probintzia ===
* [[Albocàsser|Albocácer]]: [[1243]]an bere hiri-gutunean domeinua Calatravako Ordenari eman zitzaion.
* [[Bejís]]: Jaime I.a Aragoikoak Calatravako Ordenari eman zion [[1245]]ean Enkomienda tituluarekin eta Valentziar Gorteetan ordezkaritzarekin. Bere hiri gutun ezaguna [[1276]]ko [[abuztuakabuztuaren 18|abuztuak 18koa]]koa da, Alcañizeko Komendaren gizonei emana Segorben Valentziako foruan.
* [[Sacañet]]: Jaurerria Calatravako Ordenarena izan zen. Herria Bejísgandik [[1842]]an independizatu zen.
 
=== Jaengo probintzia ===
* [[Jaiokundeko Andre Mariaren Eliza (Jamilena)]]. [[1559]]an berreraikia antzinako Erdi Aroko eliza baten gainean [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a EspainiakoaEspainiakoaren]]ren aginduz, nork, hasieran, [[Burgos]]etik zetozen calatravatar monjen komentu bat egitea pentsatzen zuena. Eliza hau Francisco del Castillo "el Mozo" arkitektoaren lana da.
* [[La Peñako gaztelua (Martos)]]. Arabiar eta iberiar-erromatar jatorriko beste gaztelu batzuen hondakinen gainean eraikia. Izena ematen dion harkaitzaren tontorrean dago, 1000 metroko altueran. Bere kokapen estrategikoak Ordenaren gotorleku defentsibo nagusia izatea egiten zuen nazariar erresumaren aurrean. Gaztelu honetan ere, elezahar batek dioenaren arabera, [[Fernando IV.a Gaztelakoa]]k bidegabeki hiltzera zigortu zituen [[Carvajales anaiak]], Ordenako komendadoreak, modu misteriotsuan, erregeari bizia kosta zitzaiona.
* [[Villako gaztelua (Martos)]]. Bere jatorria ordenarena baino lehenagokoa da, baina Calatravako ordenarekin egin zitzaizkion erreforma eta hedapenik handienak. Gaztelua Martoseko harkaitzera harresien bidez elkartzen zen, hiria babestua geratuz. La Peñako gazteluarekin batera oso garrantzitsua izan zen nazariar erresumaren aurrean.
* [[Porcuna|Porcunako Dorre Berria eta Gaztelua]]. Tamaina handiko Erdi Aroko dorre bat da, Calatravako Ordenak [[1411]] eta [[1435]] artean eraikia, eta bere komendadorea zen Luis de Guzmánek inauguratua. Porcunako gaztelu monumentalaren ekialdeko muturrean dago, Martoseko Ateari itsatsia, zitadelaren ekialdeko sarrera dena. Bere garaian, Andaluzia kristauan hobekien defendatutakoa izan zen. Horregatik, zenbait calatravar komendadoreren egoitza egonkorra izan zen eta hortik, gotorleku horretan zenbait urtez preso egon izana [[Boabdil]] Gaztea, Granadako azken erregea, Lucenako guduan preso erori ondoren. 28 metroko altuera du eta oktogono formako oinplanoa du, barnealdean gainjarritako bi gelekin, ganga gotikoz estaliak. Kanpoaldean leiho [[mudejar]]rak ditu, modu finean landuak. Behean Calatravako gurutze bat dago bere barne angeluetan landutako bi kate zatirekin eta alboetan bi [[harea -erloju|harea erlojurekin]]rekin. Terraza bat du landazabalerako behatoki eder batekin. Monumentu nazionala da [[1982]]tik, eta [[Obulcoko Udal Museo Arkeologikoa]] dago bertan, non historiaurreko, iberiar eta erromatar garaietako hondarrak gordetzen diren.
* [[San Benito eliza (Porcuna)]]. Leialki laburbiltzen du Calatravako Ordenaren zistertar izpiritua. Prioratoa eta Benitoar Monasterioa izan zen. Erromaniko berantiar estiloko eliza bat da, eta bertan zenbait alditan calatravatar zaldun guztiak batu ziren. L formako bi nabe ditu (nagusia landare irudidun arku eta kapitelek osatutako arkudiarekin) eta XVIII. mendeko estalkia duen kanpandorrea.
* Andre Maria Sortzez Garbiaren Gaztelu eta Eliza ([[Higuera de Calatrava]]). Gaztelutik zutik Omenaldiaren Dorrea geratzen da. Antzinako Higuera de Martos [[Higueruelako gudua]]ren lekuko izan zen ([[1431]]), non [[Joan II.a Gaztelakoa]]ren tropek 10.000 musulman hil zituzten. Musulmanen ondorengo erasoek herria erretzea eta klerigo eta zibilen heriotzak eragin zituzten. Padilla etxeko armarria elizako aldare nagusiaren kupulan ikus daiteke.
 
=== Madrilgo probintzian ===
* [[Calatravako Concepción Realeko Eliza]]. [[1670]] eta [[1678]] artean eraikia Calatravako Komendadoreen komentu ondoan. [[1868koseiurteko Iraultzademokratikoa|1868ko Iraultza Loriatsuan]] gobernuak eliza hau botatzea erabaki zuen, baina [[1870]]eko [[martxoakmartxoaren 9|martxoak 9an]]an Diputatuen kongresuan ekitaldi historiko batean, [[Manuel Silvela]] diputatuak, eztabaida bizi baten ondoren, gobernuak eliza hau errespetatzeko konpromezua hartzea lortu zuen, berari esker gaur egun mantentzen delarik.
 
=== Valentziako probintzian ===
* [[Massamagrell|Masamagrell]]. 1271n bere hiri-gutunean domeinua Calatravako Ordenari eman zitzaion.
 
== Kanpo loturak ==
252.705

edits