Jesus Larrañaga Txurruka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
12. lerroa:
| heriotza herrialdea = {{bandera|Espainia}}
}}
'''Jesus Larrañaga Txurruka''', ''Goierri'', ([[Urretxu]], [[Gipuzkoa]], [[1901]]eko [[apirilaren 17]]a - [[Madril]], [[Espainia]], [[1942]]ko [[urtarrilaren 21]]a) euskal herritar politikari eta sindikalista [[komunismo|komunista]] izan zen.
 
== Biografia ==
 
Joakin aita kontratista zuen, [[Azkoitia|Azkoitiko]] ''Goierri'' baserrian jaioa. Haren lanbidea zela eta, familia osoak sarritan aldatzen zuen bizilekua, lana zegoen tokietara joateko. Margarita Txurruka ama ere azkoitiarra zuen, lisatzailea ogibidez. Lau anai-arreben artean hirugarrena zen Jesus. Familia elizkoia izaki, Jesusen bi anaiak apaiz [[jesusen Konpainia|jesuita]] egin ziren. [[Beasain]]go (Gipuzkoa) Jose Martin Arana kalean bizi izan ziren.
 
[[1912]]an, ''Colegio Apostólico de Javier'' ikastetxera bidali zuten gurasoek, [[Zangoza]]n ([[Nafarroa]]). Zentru hartan, apaiztegian sartu aurreko prestakuntza ematen zieten ikasleei. Ikastetxeko agirien arabera ikasle ona izan zen, izan ere, han egon zen hiru ikasturteetan "bikain" atera zuen ebaluazio guztietan (1912-1915). Jesuitek historikoki sakon landutako [[oratoria]]n trebatu zen garai hartan, geroagoko bizitza politikoan baliagarri izango zitzaiona. Nahiz eta ikasle ona izan, ikstetxea utzi zuen, hango diziplina zurruna ezin zuelako eraman. Ikasketak utzi baino lehen, Comillasko Unibertsitate Pontifizioan ([[Kantabria]]) izena eman zuen 1916-1917 ikasturtean. [[1917]] edo [[1918|18an]] [[Beasain]]era itzuli eta [[CAFConstrucciones (trengintzakoy enpresa)Auxiliar de Ferrocarriles|CAF]] enpresan hasi zen lanean.
 
Lagun baten bitartez [[abertzaleabertzaletasun|abertzaletu]]tu zen. [[EGIEuzko Gaztedi|EGIn]]n izena eman zuen [[Ordizia|Ordiziko]] batzokian eta [[ELAEusko Langileen Alkartasuna|SOV]] sindikatu abertzale eta katolikoko kide egin zen. [[Irlanda]]ko mugimendu intependentistak, [[Eli Gallastegi]]k [[Aberri (aldizkaria)|Aberri]] aldizkaritik hainbeste goretsitakoak, izugarri erakarri zuen Larrañaga, garai hartako gazte abertzaleetan ohikoa zen bezala, eta berak ere erreferentzia egiten dio kausa horri zenbait artikulutan. SOVek deitutako greba batean parte hartzeagatik CAFetik kanporatu zuten.
 
[[1926]]an, [[Miguel Primo de Rivera]]k Beasainera bisita egin zuenean, jendartean ezkutatuta Larrañaga eta lagun batek "Gora Euzkadi Askatuta" oihukatu omen zioten diktadoreari, horren ondorioz atxilotuak izanik.
 
Diktaduraren aurkako ekintzetan parte hartzeagatik [[Frantzia]]ra ihes egin behar izan zuen. [[Lapurdi]]ko [[Bokale]]ren eta [[Landak|Landetako]] [[TarnosTarnose]]enn artean zen burdinolan hasi zen lanean, Hegoaldeko langile asko [[Frantzia]]ra lan bila joaten ziren garaian [[Lehen Mundu Gerra]]n hildako langileak ordezkatzera. Bokalek [[Frantziako Alderdi Komunista]]ko [[auzapezalkate|auzapeza]]a izan du [[1920]]. urteaz geroztik. Nahiz eta [[EGIEuzko Gaztedi|EGIn]]n zebilenean ere komunistekin zenbait hartu-eman eduki, Bokaleko giroari esker bihurtu omen zen, azkenik, Larrañaga [[komunismo|komunista]]. Larrañaga Komunismora hurbilarazi zuten gauzetako bat izan zen komunismoak, eta [[Vladimir Lenin|Leninek]]ek bereziki, aldeztutako [[autodeterminazio|autodeterminazio eskubidea]].
 
Urte eta erdi ondoren, [[1927]]an, erbestetik itzuli zenean, [[Donostia]]n amarekin eta Maria arrebarekin bizitzera joan zen [[Artzain Onaren katedrala|Artzai OnaOnaren]]ren plazako etxebizitza batera, hango eraikin batean amak atezain gisa lana aurkitu zuelarik. Garai hartarako bi anaiak hilak ziren, eta aita familia abandonatuta etxetik alde egina zen. Karmen Agarrista Lauzirika, ahizparekin San Martingo azokan arraindegi bat zeukana, ezagutu eta harekin bikote-bizitza egiten hasi zen. Seme bat eta alaba bat eduki zituzten: Semea jaio eta berehala zendu zen. Alabari, 1934an jaioa, Rosa izena jarri zioten, [[Rosa Luxemburg]] komunista alemaniarrarengatik.
 
[[UGT]]ko metal-alorreko sindikatuan izena eman zuen, [[PCE|Espainiako Alderdi KomunistakoKomunista]]ko Euskal Federazioaren militante egin eta alderdiko zuzendaritzara iritsi zen. [[1931]]ko [[apirilaren 12]]ko [[Donostia]]ko udal hauteskundeetara hautagai aurkeztu zen [[Kontxa]]ko barrutian, baina botu gutxi eskuratzeko, izan ere, komunistak oraindik oso alderdi txikia eta ahula ziren. Gainera, garai hartan gainerako alderdi [[ezker (politika)|ezkertzaleekin]] batzearen aurkako politika ofiziala zuen Alderdi Komunistak, modu horretan Errepublika helburu estrategiko gisa ukatuz, nahiz eta lau urte geroago jokabide hori aldatu. Politika horren ondorioa izan zen Alderdi Komunistak bere burua inguru politikotik bakartzea.
 
[[1934]]ko [[Asturiasko matxinada]]ren ondoko errepresioaldian, Larrañagak muga pasatzen lagundu zien [[AsturiasAsturiasko Printzerria|Asturiastik]]tik ihesi ateratako iraultzaileei, xede horrekin sortutako militante-sare batean parte hartuz.
 
[[1935]]ean [[Euskadiko Partidu Komunista]]ren sorreran parte hartu zuen, besteak beste, [[Dolores Ibarruri]] eta [[Juan AstigarrabiaAstigarribia|Juan Astigarrabiarekin]]rekin batera. Urte hartako uztail eta abuztu bitartean egindako kongresuan, [[KominternIII. Internazionala|Kominternak]]ak jarrera aldatu zuen gainerako ezkerreko organizazioekin egin beharreko aliantzei zegokionez, eta [[sozialismo|sozialista]], [[anarkismo|anarkista]] eta [[kristaukristautasun|kristauekin]]ekin elkalanean aritzera eta haiekin herri-fornteak osatzera deitu zituen Europako komunistak, modu horretan [[faxismo]]ari aurre egiteko.
 
Donostiako pilotaleku batean [[1935]]ean egindako mitin komunistan, [[Jose Calvo-Sotelo]]k garai beretsuan esandakoari erantzunez, honek esan baitzuen nahiago zuela ''"Espainia gorria, Espainia apurtua baino"'', horrela esan zuen Larrañagak,: (itzulpena) ''"Calvo Sotelok badaki, eta hor duzue SESBko ([[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuneko]]) adibidea, Espainia gorri bat, hain zuzen ere, berak gaitzesten duen horixe izango dela: hautsitako Espainia. Hau da: Federazioa, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasun Iberiarra. [[Errusia]] gorria alegia, Sobietar Errusia, gaur Errepublika Sozialisten Batasuna dena, SESB, «antzinako» [[Tsar]]ren Errusia Batuaren ordez. Espainia langilea, garailea, gorria, apurtutako Espainia inperialista baino ez da. Eta Euskadi librea eta Katalunia librea eta Galizia librea... Espainia gorria helduko balitz, Calvo-Sotelo eta beretarrak langileen fusilatze-pelotoien eskuetan utziko genituzke"''
 
Horrela bada, Jesus Larrañaga [[Gipuzkoa]]ko [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularraren]]ren zerrendan hautagi aurkeztu zen [[1936]]ko [[otsailaren 16]]ko Espainiako hauteskunde orokorretan. Ez zen hautetsia irten. Boz haietan Gipuzkoan [[EAJEuzko Alderdi Jeltzalea|EAJak]]ak 4 diputatu eskuratu zituen, eta Fronte Popularrak 2, [[Confederación Española de Derechas Autónomas|CEDA]] eskuinak osatutako koalizioak Gipuzkoan aurkezteari uko egin baitzion. Hauteskundeen ondoren, gazteria [[sozialistasozialismo|sozialistak]]k eta [[komunistakomunismo|komunistak]]k erakunde bakarrean elkartzeko prozesuan parte hartu zuen, [[Juventudes Socialistas Unificadas]] (Gazteria Sozialista Batua) erakundea sortzeko.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Gerra]] piztu zenean [[1936]]ko [[uztail]]ean, altxatuei aurre egiteko asmoz [[Donostia]]tik [[Gasteiz]]a abiatutako zutabearen buruetako bat izan zen Larrañaga, Perez Garmendia komandantearekin batera, altxamenduak Donostian oporretan arrapatu zuena. Loiolako militar altxatuak Donostia bereganatzen ari zirela ikusita, zutabeak itzultzea erabaki zuen hiriaren kontrola berreskuratzeko. Gero, Errepublikako gobernuaren indarra ia ezdeusa zelarik, Donostian milizien bitartez ordena publikoa mantentzeko lanak zuzentzen nabarmendu zen.
 
Gipuzkoako Defentsa Batzordean Gerra-Komisario izendatu zuten. Nonbait, gerra-presoak epaiketarik gabe fusilatzeko aginduak eman zituen. Geroztik [[Gipuzkoa]]n, [[Bizkaia]]n, [[Kantabria]]n eta [[AsturiasAsturiasko Printzerria|Asturiasen]]en borrokatu zen, harik eta errepublikaren Iparraldeko Frontea garaitua gelditu zen arte. Gipuzkoako fronteak iraun zuen bitartean, hornigaiak eta armak eskuratzeko arazoari aurre egin behar izan zion.
 
Gipuzkoa nazionalen eskuetan gelditu zenean, Larrañagak eta bere familiak Bilboko Kolon Larreategikoren 10. zenbakia hartu zuten bizilekutzat, kartzelaratutako faxista batena etxea. Gero, [[Oviedo]]ren aurkako erasoan hartu zuen parte urriaren 1ean, batailoi baten buru zela: ''Larrañaga batailoia''. Larrañagaren izena jendartean ezaguna eta errespetua izaten hasiko zen.
 
[[Francisco Largo|Francisco Largo Caballero]] Errepublikako presidente zela, [[Madril]]dik ''Goierri'' izendatu zuten Euzko Gudarosteko Komisario Ikuskatzaile. Erabaki hori [[EAJEuzko Alderdi Jeltzalea|EAJak]]ak ez zuen begi onez ikusi, alderdi hau arduratua baitzegoen komunistak bereganatzen ari ziren indarra zela eta.
 
Iritsi zelarik [[Bilbo]] hustu eta hiria frankisten eskuetan uzteko unea, industria-makinaria astuna suntsitzeko agindua eman zuen [[Indalecio Prieto]] Errepublikako defentsa ministroak, hauek faxisten eskuetan eror ez zitezen. Nahiz eta Larrañaga agindua betetzen saiatu, erabaki horri aurre egin zioten EAJak eta [[Jose Antonio Agirre]] lehendakariak. EAJko ''Gordexola'' batailoiak ametrailadora-tiroka defendatu zituen [[Bilboko Labe Garaiak]], hauek suntsitzera joandako ''Larrañaga'' batailoiaren kontra. EAJaren erabakiari esker Bilboko industriak osorik iraun zuen gerraostean eta hiria ez zen suntsitua gelditu, baina horrekin batera, arma lantegiak eta Bilboko industria siderurgikoa faxisten eskuetara igaro ziren.
52. lerroa:
[[Abuztuaren 21]]ean Prieto ministroak komisario kargua kendu zion Larrañagari eta ''[[Euskadi Roja]]'' euskal egunkari komunista kalean banatzea debekatu zen, Larrañagak [[Turtzioz]]eko mitin batean Euzko Jaurlaritzak Bilboren ebakuazioan hartutako jokabidea eta, orohar, Iparraldeko Fronteko deskoordinazioa salatu zituenean. Horrela, Larrañaga soldadu arrunt gisa borrokatzera pasa zen, Joan Ibarrola Goardia Zibileko Teniente Koronelaren agindupean, 51. dibisioan.
 
Urriaren 20an, erresistentziaren azken unean, [[Gijón|Xixon]] ekialdean faxisten etorrera mantsotzea lortu zuten Larrañagaren bi batailoi komunistek eta zenbait gudari anarkistek. Handik portu aldera zihoazen, itsasoz alde egiteko asmoz. Portuan itsasontzi bat hartu ahal izan zuen, 9000 gudarirekin batera, [[Yeuko]] uhartera (Frantzia) bidean.
 
Frantziatik [[Espainia]] erdialdera itzuli zen gerrara, [[PCEEspainiako Alderdi Komunista|PCEren]]ren antolakuntza-lanetan aritzera. [[1937]]ko Espainiako Alderdi Komunistaren Batzorde Zentralean parte hartu eta [[Euskadiko Partidu Komunista]]ko iheslarien jardueretan egin zuen lan. EPKk [[Katalunia]]ko [[San Donu]] herrian Batzorde Nazionalaren egoitza jarri zuen, Jesus Larrañaga batzorde politiko-militarrean sartua zegoela.
 
[[Valentzia]]n, gerra geldiarazteko eta Francorekin bakea negoziatzeko asmoz [[Segismundo Casado]] koronel errepublikarrak [[Juan NegrinNegrín|Juan Negrinen]]en gobernuaren aurkako golpea eman zuenean PSOEko eskuinaldearen, CNTren eta sektore militar baten laguntzaz, Larrañaga Valentzian egon zen golpearen kontrako erresistentzia antolatzen. Negrin Errepublikako presidenteak eta Alvarez del Vayo Gobernuko presidenteak ordurako Frantziara ihes eginak zirela jakinda, erabaki zen irtenbide bakarra ihesaldia antolatzea zela. Horrela, Larrañagak ahalik eta militante komunista gehien salbatzeko ardura hartu zuen bere gain.
 
[[Alacant]]etik itsasontzi gutxi batzuk irten ziren, eta Larrañaga zeraman ontzia italiar dibisio batek geldiarazi zuen. La Albaterako preso-esparruan sartu zuten, beste 25.000 lagunekin batera. Buruzagi komunista ezaguna baitzen, uneoro ezkutatuta egon behar izan zuen. Harrigarriki, esparrutik ihes egitea lortu zuen: Maribel Larrañaga arrebak dioenez, uniforme militar batez mozorrotuta lortu zuen; beste baten arabera, bazter batean pixa egiten ari denaren itxurak egiten; EPKren arabera, ordea, alderdikide batek emandako salbokonduktu pertsonal baten bitartez lortu omen zuen ihes egitea. Gainera, ''Goierrik'' [[Alacant]], [[Valentzia]], [[Zaragoza]] eta [[Nafarroa]] zeharkatu behar izan zituen, bakarrik, oinez eta gabezia izugarriekin, harik eta muga igaro eta [[Bokale]]ko komunisten artean babesa lortu zuen arte.