«Errege espedizioa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q8847057 orrian)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Errege espedizioa''', [[1837]]an eta [[Lehen Karlistaldia|Lehen Gerra KarlistaKarlistaren]]ren barnean, [[Karlismo|karlisten]] kanpainia izan zen. [[Karlos Maria Isidro Borboikoa]]k zuzenduta, helburua [[Madril]] konkistatzea eta [[Elisabet II.a Espainiakoa|Elisabet II.a]] tronutik kentzea zuen.
 
== Bilakaera ==
[[Fitxategi:Rahden-Expedición Real.jpg|200px|thumb|right|Espedizioaren mapa]]
Espedizioa ez zen arrazoi militarrengatik antolatu, arrazoi [[Politika|politikoengatik]] baizik. [[Maria Kristina Borboikoa|Maria Kristina]] erreginordea Don Karlosekin negoziatzen hasia zegoen, matxinatu ondoren [[1812ko Espainiako Konstituzioa|Cadizeko Konstituzioa]] onarrarazi zioten erradikalen beldurrez. [[Napoliko erresumaErresuma|Napoliko erresumaren]]ren bidez, adiskidetze dinastikoa proposatu zion koinatuari, bere alaba Elisabet Don Karlosen premuarekin ezkontzearen bidez. Horretarako, erregegaiak [[Hiriburu (politika)|hiriburura]] joan eta erreginordearekin bildu beharko zuen.
 
[[1837]]ko [[maiatzaren 20]]an, 11.000 oinezko soldaduk eta 1.200 zaldunek [[Ebro]] zeharkatu zuten Don Karlosi jarraiki eta [[Sebastian Gabriel Borboikoa|Don Sebastian infantea]] armada haren buru zela. Handik egun gutxira, [[Huescako gudua|Huescan]] eta [[Barbastroko gudua|Barbastron]] armada liberalekin borrokatu ziren, eta mendean hartu zituzten. [[Ekain]]ean [[Katalunia]]ra eta [[uztail]]ean [[Valentziako erresumaErresuma|Valentziara]] pasa ondoren, espedizioak [[Maestrazgo]] zeharkatu zuen, eta bidean borrokaldi txiki batzuk izan ondoren, [[irailaren 12]]an [[Madril]] inguruetara iritsi ziren. Hiriburuko giro politikoa aldatuta zegoen ordurako eta Maria Kristinak ez zuen adostutakoa bete. Don Karlos ez zen hiria menderatzen saiatu, [[Baldomero Espartero|Esparteroren]] tropak hara iristear zirelako.
 
Ordutik aurrera, espedizioak bidea jarraitu eta [[Gaztela]] zeharkatu zuen. [[Aranda de Duero]]n [[Juan Antonio Zaratiegi|Zaratiegi]] jeneralak gidatutako beste espedizio karlista batekin bat egin zuen. Esparteroren tropen jazarpenaren ondorioz, Don Karlosek bitan zatitu zuen bere espedizioa: batzuk Don Sebastian infantearen agindupean gelditu ziren eta bere agindupean besteak.
252.705

edits