Donostikluba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
|data1=[[Donostia]]
|label2=Estiloak
|data2=[[musika independente|indie]], [[bertako taldeak]]
|label3=[[Webgune]]a
|data3=[http://www.donostikluba.com http://www.donostikluba.com]
}}
 
'''Donostikluba''' [[Donostia]]n ospatzen den [[musika independente|indie]] [[musika]] jaialdia eta zirkuitua da. [[2006]]an [[Donostia Kultura]]k eta [[Ginmusica]] izeneko sustatzaile musikalak antolatu zuten lehen aldiz. Xede nagusia hiriko formatu txiki eta ertaineko musika-eszena independentea sustatzea eta dinamizatzea da, beti ere, bertan egiten den musikari eta eremu honetan mugitzen diren kolektiboei babesa emanez.
 
== Historia ==
 
Donostikluba 2006ean jaio zen, izen bera duen festibalaren eskutik. Garai hartan, [[Gazteszena]]ri lotuta zegoen asteburuko jaialdia zen eta urriko lehen asteburuan egiten zen. Oso filosofia argiarekin jaio zen: musika independentea eta formatu txikikoari, [[kultur etxe]]etako eszenatokietan, ezagutzera emateko aukera eskaintzea. Zirkuitu komertzialetatik kanpo geratzen zen musika independentea hirian bultzatzea zen helburua, kultura masibo eta kultur gertaera handiei lotutako joera horren ([[Donostiako Zinemaldia|Zinemaldia]], [[Donostiako Jazzaldia|Jazzaldia]], [[Donostiako musika hamabostaldia|Hamabostaldia]]…) egiazko alternatiba bilakatzeko asmoarekin. Kanpo geratzen ziren, bera,z komunikabide handiek eta multinazionalen babesa zuten taldeak. Hastapen hori, musika independentearen inguruan lana egiten zuen [[Ginmusica]] eta [[Donostia Kultura]]ren akordioaren esker gauzatu zen.
 
Arrakasta berehala etorri zitzaion festibalari eta hiriko publiko alternatiboaren ezinbesteko erreferente bilakatu zen. Hala, [[2010]]a geroztik, hasierako festibala zirkuitu ere bilakatu zen, eta hiriko klub eta kolektiboekin lankidetza hasi zen.