Michael Cimino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 25 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q59129 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Michael Cimino''' ([[New York]], [[1943]]ko [[azaroaren 16]] -haren biografia ofizialaren arabera- edo [[1939]]ko [[otsailaren 3]]) [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] zinema zuzendaria da, [[Zuzendari onenaren Oscar Saria|Oscar sariaren]] irabazlea.
 
Haren biografia 1970eko hamarkadako [[Hollywood]]ean ziztu biziko gorakaden eta beherakaden eredua da. Bi filmen gidoiak baino ez idatzita, ''[[Thunderbolt and Lightfoot]]'' filmean [[Clint Eastwood]] zuzendu zuen. Haren bigarren filmak, ''[[The Deer Hunter]]'' izenekoak, kritika beroenak erdietsi zituen, eta hari esker [[Oscar Sariak|Oscar]] andana irabazi zuen, tartean [[zuzendari onenaren Oscar Saria|zuzendariarena]].
 
Kreditu horretan oinarrituta, [[United Artists]] estudioak libre utzi zuen Ciminoren hurrengo filmerako, ''[[Heaven's Gate (film)|Heaven's Gate]]''. Emaitza estudioren ia-ia porrot ekonomikoa izan zen. Filma [[Hollywood]]eko kontrol gabeko egoeraren adibide ezinhobea zen. Gainera, film horrek oso eragin txarra ere izan du Ciminoren hurrengo filmen gainean, zeinek kritikagileen beldurragatik edo, ez dute oso arrakasta handirik izan.