Hezurren Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
 
==Historia==
[[1872]]an, [[Wyoming]] ([[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]), Hezurren Gerra delakoa lehertu zen. [[Edward Drinker Cope]] eta [[Othniel Charles Marsh]] paleontologo ezagunen arteko tira-bira gero eta gogorragoak, erreparorik eta etenik gabeko eraso bihurtu ziren, nork aurkituko dinosauro [[fosil]] eta espezie berri gehien. Garai batean, Cope eta Marsh lagunak izan ziren; batak bestearen izena ipini zion aurkitutako espezie berriren bati. Cope azkarra eta oldarkorra zen eta Marsh, aldiz, lanean mantsoagoa baina metodikoagoa. [[1870]]ean Marshek Cope umiliatu zuen, ''[[Elasmosaurus]]'' espezieko ale bat berrosatzean burua buztanak behar lukeen tokian ipini ziola egotziz. Ordainetan, Cope Wyomingo [[Bridger Basin]] aztarnategian lanean hasi zen, Marshek hura bere eremu pribatutzat jo arren. Orduan erasoak publiko bihurtu eta egunkarietara iritsi ziren<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.eus/argia-astekaria/2148/hezurren-gerra «Hezurren gerra»], ''Argia'', 2008-08-03, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
Biak aberatsak ziren eta beren [[ondasun]]ak erabili zituzten udatan [[Colorado]] edo [[Wyoming]]eko aztarnategiak ustiatzeko. Gero, neguan, aurkitutakoa aztertu eta emaitzak argitaratzen zituzten. Baina gero eta [[diru]] eta ahalegin gehiago eskaintzen zizkioten bestearen izena eta lana txikitzeari. Ez zen lehia garbia izan, lapurreta, [[iruzur]]ra, espioitza, eroskeria, arrasto suntsiketa eta irainak medio<ref name=aa></ref>.