Renaixença: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 10 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q703472 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''''Renaixença''''' (euskaraz, "berpizkundea") [[katalan]]ezko kulturaren inguruan eta [[XIX. mendea]]n sortutako mugimenduaren izena da. [[Erromantizismo]]ak alde batetik eta [[nazionalismo]] [[katalunia]]rrak bestetik markatu zuten garai hau, hala [[Euskal Pizkundea]]rekin nola [[galiziera]]ren [[Rexurdimento]]rekin garaikidea izan zena, bai eta [[Europa]]ko beste kultura mugimenduekin ere.
 
Renaixença XIX. mendearen lehen erdian Katalunian abiatu zen, eta gero beste [[HerrialdeKatalan KatalanakHerriak|Herrialde Katalanetara]] ([[Valentziako Erkidegoa|Valentzia]], [[Balear Uharteakuharteak|Balearrak]]) hedatu zena. Hiru mendeko gainbehera kulturala gainditzea eta behialako literaturaren distira berreskuratzea zen mugimenduaren helburua. 1833an [[Bonaventura Carles Aribau]]k argitaraturiko ''Oda a la Pàtria'' hartu ohi da Renaixençaren abiapuntutzat. Beste zenbait egitatek lagundu zuten giro hura sortzeko orduan, hala nola 1835ean Bartzelonako unibertsitatea berriro irekitzea baita [[Cervera]]ko unibertsitate absolutista ixtea ere, eta 1836an Espainian halako adierazpen askatasuna ezarri izana.
 
Poeta liberal batzuek Aribauk urraturiko bidetik ekin zioten, besteak beste, A. de Gironella, P. Mata, J. Sol i Padrís idazleek. Geroztikako belaunaldiak katalanera jarduera guztietan erabiltzea bultzatu zuen, eta literatura ekoizpen serioa eta iraunkorra egin zuen; idazle nagusiak J. Cortada, M. Milá i Fontanals, P. Pifarrer eta J. Rubió i Ors dira. Giro [[erromantizismo|erromantikoa]] izan zen nagusi (W. Scotten eleberrien itzulpenak, M. Aguilók eta Milà i Fontanalsek herri poesiaz egindako lanak). Bestalde, 1859an [[Lore Jokoak]] berriro jarri ziren indarrean, haietan Erdi Arokoen eredura Aragoiko koroaren mendeko herrialdeek parte zutela (Mallorca, Valentzia, Roselló, Alguer). A. de Bofarull eta V. Balaguer dira Lore Jokoen belaunaldiko idazle nagusiak. Lore Jokoetan sarituak, J. Verdaguer, A. Guimerà, E. Vilanova, E. Vidal i Valenciano beste askoren artean, hurrengo garaietako aitzindariak izan ziren. Belaunaldi horri dagozkio, bestalde, Renaixençaren zabalkunde lan handia egin zuten aldizkariak, argitaletxeak eta elkarteak.
 
1890 inguruan hasierako kultura berpizkunde horren berezitasuna amaitutzat har daiteke, [[modernismoart Nouveau|modernismoak]]ak haren lekua hartzen zuelarik nahiz eta beste ikuspuntu batzuetatik Reinaxençaren printzipioei eusten zien.
 
== Kronologia ==