Laba domo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Lava domes lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Mono Crater closeup-1000px.jpeg|thumbnail|250px|[[Mono-Inyo Craters|Mono Cratersetako]] bat, erriolitazko domo baten adibidea.]]
'''Laba domoa''' [[sumendi]] baten [[laba]] likatsuzko erupzio motel baten ondorioz sortzen den gutxi gora-behera zirkulu forma duen [[muino]] bat da. Labaren [[biskositate]] edo [[itsaskortasun]]ak ez du hau bere tximiniatik urrutiegi isurtzen uzten solidotu baino lehen. Domoek zenbait ehunka metroko altuera lor dezakete, eta motel eta modu jarraian hilabetetan edo urtetan haz daitezke. Egitura hauen aldeak harkaitzezko zati ezegonkorrez osatuak daude. Gas presioa metatzeko aukera dagoenez, domoak, bere historian zehar eztandazko erupzioak izan ditzake. Laba domo baten zati bat oraindik barnean harkaitz urtua eta gasak dituenean kolapsatzen denean, [[hodei piroklastiko]] bat sor dezake, gertaera bolkanikoen motarik hilgarrienetakoa dena. Laba domoekin lotutako beste arrisku batzuk jabegoen suntsiketa, basoko suteak eta izotz edo elur guneetatik gertu hodei piroklastikoek hasitako [[lahar]]rak dira. Laba domoak mundu osoan [[estratosumendigeruza-sumendi|estratosumendien]]en ezaugarririk nagusienetako bat dira.
 
[[Fitxategi:Novarupta.jpg|thumb|[[Erriolita]]zko domoa [[Novarupta]]n, [[Katmaiko Parke Nazionala|Katmaiko Parke Nazionalean]], [[Alaska]]n. Eztanda handi baten hasierako gertakari izan zen [[1912]]an, inguruan [[Katmai]]ren tontorra kolapsarazi zuena eta Hamar Mila Keen Harana sortu zuena.]]
[[Fitxategi:MSH06 aerial crater from north high angle 09-12-06.jpg|left|thumb|Laba domoak [[Saint Helens]] mendiaren kraterrean.]]
 
Munduko laba domo aktiboenen artean [[Indonesia]]ko [[Java (argipena)|Java]] uhartean dagoen [[Merapi mendia]], [[Soufrière Hills|Soufriere Hills]] [[Montserrat]]en eta [[Washington (estatua)|Washington]] estatuko [[Saint Helens]] mendia. [[Lassen Peak]], [[Kalifornia]] iparraldean, munduko laba domorik handienetako bat da, eta Saint Helens mendiarekin batera, [[Cascade mendikatea|Cascade mendikateko]] sumendien artean [[XX. mendea]]n ([[1914]]-[[1921]]) eztanda egin duen bakarra izateagatik bereizten da.
 
Domoak sumendi baten barnean sor daitezke azaleratzera iritsi gabe, kasu horretan denboraren igaroan azalera daitezkeelarik higaduraren aurkako euren erresistentziagatik, orduan paisaian nabarmentzen diren harkaitzezko orratzak eratuz.