Alberto Vázquez-Figueroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[File:Alberto Vázquez-Figueroa (Diada de Sant Jordi 2009).jpg|thumb|Álberto Vázquez-Figueroa (2009).]]
'''Alberto Vázquez-Figueroa Rial''' ([[Santa Cruz Tenerifekoa|Tenerifeko Santa Cruz]], [[1936]]ko [[urriaren 11]]a) [[espainiar]] idazle eta kazetaria da.
 
Ama gazterik hila eta aita kartzelan gaixoturik eta erietxe batean sarturik, osaba batekin hazi eta hezi zen [[Sahara]]n. Madrila joan zen kazetaritza ikasketak egitera. Ikasketak bukatuta, yate zahar bat erosi eta munduari bira eman zion hamalau hilabetean, eta liburu bat idatzi zuen itsasaldian bildutako materialarekin. Handik gutxira, lanean hasi zen ''Destino'' aldizkariarentzat, Ameriketako eta Afrikako bidaien erreportajeak eginez. Geroxeago ''[[La Vanguardia]]'' egunkariak kontratatu zuen Hego Ameriketako berriemaile gisa. [[1960ko hamarkada]]tik aurrera, gerraz gerra ibili zen berriemaile gisa, [[Txad]]en, [[Kongo]]n, [[Ginea]]n eta [[Guatemala]]n, besteak beste. [[1970]]ean [[TVETelevisión Española|TVEk]]k kontratatu zuen, berriemaile gisa baita ere, eta telebistako izarretako bat bihurtu zen. 1970 inguruan idazteari ekin zion buru-belarri, eta batez ere idazle gisa da ezaguna. Asko idatzi du: ''Ebano'' (1975), ''Tuareg'' (1980), ''Marea negra'' (1982, ''Marea beltza''), ''Marfil'' (1982, ''Bolia''), ''Océano'' (1984), ''Vendaval'' (1986, ''Haizetea''), ''Cienfuegos'' (1987), ''Anaconda'' (1987), ''Sicario'' (1991), ''La iguana'' (1995), ''Nuevos dioses''(1995, ''Jainko berriak''), ''Ciudadano Max'' (1998, ''Max hiritarra''), ''Bora Bora'' (2001), Alí en el país de las maravillas (2005), ''Por mil millones de dólares'' (2007), Siete vidas y media (2009)...
 
Zine-zuzendari eta gidoilari lanetan ere aritua da, bere hainbat nobela zinemara egokitzen, batez ere.