Schreibers saguzar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Iberiar Penintsula +Iberiar penintsula)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
|irudiaren testua = Schreibers saguzarra
|erreinua = [[Animalia]]
|filuma = [[Kordatu|Chordata]]
|klasea = [[Ugaztun|Mammalia]]
|azpiklasea = [[Placentalia|Eutheria]]
|goiordena = [[Laurasiatheria]]
|ordena = [[Saguzar|Chiroptera]]
| familia = [[Vespertilionidae]]
| generoa = [[Miniopterus]]
27. lerroa:
* '''Hegal-luzera''': 305-342 mm
 
Koba-saguzarra tamaina ertaineko (besagain-luzera: 43-50 mm) kiropteroa da eta 10 eta 20 gramo bitarteko pisua izan ohi du. Mutur oso motza du, eta kopeta nabarmenki handia eta irtena. Ilaje motza eta dentsoa du, marroi-gris kolorekoa. Saguzar gehienetan bezala, sabelaldea bizkarraldea baino argiagoa da. Koba-saguzarraren kasuan, gainera, sabelaldearen erdialdeko ileak ertzetakoak baino ilunagoak dira. Araldian daudenean, arren ilajea harroagoa izan ohi da, eta [[barrabil|testikulu]] handiagoak izan ohi dituzte. Belarriak txikiak eta triangelu-formakoak dira, eta tragoa, berriz, txikia, aurrerantz irtena. Ezaugarri horiek direla eta, nahiko erraza da espeziea eskuan izan gabe identifikatzea, kobazulo batean eskegita dagoenean, esate baterako. Aspektu-ratio handiko hegoak ditu; hau da, luzeak eta estuak, eta ezaugarri horrek distantzia luzeko eta gune irekietako hegalari ona bihurtzen du espeziea. Hirugarren behatzeko bigarren falangea oso luzea da, lehenengoa baino hiru aldiz handiagoa, gutxi gorabehera. Plagiopatadioa orkatilan txertatzen da, eta [[uropatagio]]ak ez du lobulu postkalkaneorik. <math>\frac{2.1.2.3}{3.1.3.3}</math> hortz-formula du.
 
== Ekokokapena ==
Energia maximo frekuentzia 49-53 [[hertz|kHz]]-tan duten ultrasoinu-deiak igortzen ditu<ref name = "Dietz"/>, eta [[saguzar mediterraneo]]aren (''Pipistrellus pygmaeus'') [[ekokokapen]]-deiekin nahas daiteke. Azken horren deiak, dena den, irregularragoak izan ohi dira.
 
== Banaketa ==
Banaketa oso zabala duen espeziea da. Jatorri azpitropikala duen arren, Europan, [[Afrika]]n, [[Asia]]n eta [[Australia]]n ere aurki daiteke. Asiako eta Australiako animaliak espezie berekoak diren, ordea, eztabaidan dago. Europari dagokionez, hegoalde guztian arrunta da, [[Iberiar penintsula]]tik [[KaukasoKaukasia|Kaukasoraino]]raino. Iberiar penintsula osoan aurki daiteke<ref>{{erreferentzia| egilea= Palomo JL, Gisbert J, Blanco C |urtea= 2007 |izenburua= Atlas y Libro Rojo de los Mamíferos Terrestres de España |argitaletxea= MMA |lekua= Madril}}</ref>, hegoaldean eta mediterraneo inguruan arruntagoa den arren, eta mediterraneoko irla gehienetan ere badago<ref name = "Dietz"/>.
 
Euskal Herrian eremu guztian aurki daiteke, baina kolonia gehienak [[Araba]]n daude<ref>{{erreferentzia| egilea= Aiharza JR |urtea= 2001 |izenburua= Quirópteros de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa: distribución, ecología y conservación |argitaletxea= EHU |lekua= Bilbo}}</ref>.
41. lerroa:
 
== Elikadura ==
Bere hortzeria [[intsektu]] txikiak jatera moldaturik dago, eta [[lepidoptera|lepidoptero]] gautarrak, [[neuropteroneuroptera|neuropteroak]]ak eta [[dipterodiptera|dipteroak]]ak dira dietaren osagai nagusiak<ref>{{erreferentzia| egilea= Presetnik P |urtea= 2002 |izenburua= Diet and biology of Schreiber's bat (Minipterus schreibersii) at castle Grad na Gorickem (NE Slovenia). |argitaletxea= Unibersität Ljubljana |lekua= Ljubljana}}</ref>.
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
Schreiber saguzarra [[enbrioi]]aren ezarpen atzeratua duen Europako espezie bakarra da. Hau da, zigotoa udazkenean sortzen da, kopularen ostean, baina ez da uteroan ezartzen harik eta hibernazioa igaro arte. Saguzarrak [[hibernazio]]-egoeratik irtetean hasten da garatzen enbrioia. 9 hilabete inguruko ernaldiaren ostean, emeak ekainean eta uztailean erditzen dira. Kumeek 2 hilabete inguru behar izaten dituzte garapena amaitzeko, nahiz eta animalia asko gai diren 40 egunen buruan hegan egiteko. Emeek bi urteren buruan lortzen dute [[sexu heldutasun|heldutasun sexualsexuala]]a<ref name = "Dietz">{{erreferentzia| egilea= Dietz C, von Helversen O, Nill D |urtea= 2009 |izenburua= Bats of Britain, Europe & Northwest Africa |argitaletxea= A&C Black |lekua= Londres}}</ref>.
 
== Bizimodua ==
Oso espezie taldekoia da, eta milaka alez osatutako koloniak eratzen dituzte urte guztian zehar kobazuloetan. Kumatze-garaian [[arratoi-belarri|arratoi-belarri handihandiarekin]]arekin (''Myotis myotis''), [[arratoi-belarri ertain]]arekin (''Myotis blythii''), [[ferra-saguzar ertain]]arekin (''Rhinolophus euryale'') eta [[ferra-saguzar mediterraneo]]arekin (''Rhinolophus mehelyi'') batera bil daitezke, baina neguan, normalean, ez dira beste espezieko animaliekin elkartzen, [[ferra-saguzar handi]]arekin (''Rhinolophus ferrumequinum'') salbu.
 
Hego-morfologiak oso azkar hegan egitea ahalbidetzen die animalia hauei, eta migrazio-bidaia luzeak egiteko gai dira.
57. lerroa:
 
== Kontserbazioa ==
[[Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea|IUCN]]-ren arabera, ia zaurgarri (NT) dagoen espeziea da. Espainian, aldiz, zaurgarri (Vu A2ac) kategoria eman zaio. Kategoria hori, ale kopuruan oinarrituta baino, horien beherakadak behartuta eman zaio. Kobetako espezie gehienekin gertatu bezala, Schreiber saguzarraren kontserbazio-egoeraren baldintzatzaile nagusia kumatze- edo hibernazio-kolonietan gizakiak duen eragina da. Espeziea oso zaurgarria da leize-zuloen sarrerak ixteko ezartzen diren metalezko egituren aurrean, maniobrabilitate txikia duelako.
 
== Erreferentziak ==