Anders Johan Lexell: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Lexell.png|thumb|right]]
'''Anders Johan Lexell''' ([[Turku|Åbo]], [[Suedia]], [[1740]]ko [[abenduaren 24|abenduak 24]]- [[San Petersburgo]], [[Errusia]], [[1784]]ko [[abenduaren 11|abenduak 11]]) [[suedia]]r-[[errusia]]r astronomo eta matematikari bat izan zen. [[Errusia]]n pertsonaia hau Andrei Ivanovitx Leksel (Андрей Иванович Лексель) izenarekin ezagunagoa da. Nolabaiteko maiztasunez bere izena ''Anders Johann Lexell'' edo ''Johann Anders Lexell'' bezala ere idazten da.
 
== Biografia ==
6. lerroa:
Anders Johan Lexell [[1768]]an Errusiara joan zen, non, beste gauza batzuen artean [[Leonhard Euler]] eta [[Nicolas Fuss]]en lagun egin zen, eta azken honekin hiruki esferikoen ikerketan lan egin zuen.
 
Bere ekarpen zientifikoei dagokienez, kometa askoren mugimenduaren azterketari dedikatu zela aipatu behar da, eta, bereziki, [[D/1770 L1 (Lexell)]] kometaren orbita kalkulatzera, kometa honek bere omenez izena hartu zuelarik (kometa hau [[Charles Messier]]rek aurkitu bazuen ere). Kometa hori izan zen [[LurLurra|Lurretik]]retik hurbilen pasa zena astro argitsu horien historian, hala, katalogatutako lehen [[Lurretik hurbileko objektu]]a izan zelarik. Gehienezko hurbilketa horren distantzia zehatza, benetan ez da zehaztasun matematikoz ezagutzen, baina 3 milioi kilometro inguruan estimatua izan da. Lexellek kometa horrek [[perihelio]] handia izan zuela frogatu zuen, [[1767]]an [[Jupiter (planeta)|Jupiter]] planetarekin topo egin zuen arte, eta, beste bi orbitaren eta Jupiterrekin are hurbilagoko topaketa baten ondoren barnealdeko [[eguzki-sistema]]tik kanporatua izango zela ere iragarri zuen.
 
Lexell, [[Urano (planeta)|Urano]] planeta aurkitu ondoren honen orbita kalkulatzen ere lehena izan zen, honek planeta ezaugarriak kometarenak baino gehiago zituela ezarriz.