Damaso I.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Damasus I lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''San Damaso I.a'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0129.pdf |izenburua= 129. araua: Aita santuen izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]}}</ref> [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoko]] 37. [[aita santu]]a izan zen [[366]] eta [[384]] bitartean. [[304]]an jaio zen, beharbada [[Gallaecia]] edo [[Lusitania]] probintzietan, beraz, hispaniar erromatarra zelarik. Bere aitasantualdia hamazortzigarren luzeena da 18 urte, 2 hilabete eta 11 egunekin (6646 egun orotara). Bere jaia [[abenduakabenduaren 11|abenduak 11n]]n ospatzen da. Latinez, bere izenak ''hezitzaile'' esan nahi du.
 
Bere bizitzan zehar [[Konstantino I.a Handia|Konstantino I.a]] enperadorea tronuratua izan zen, Inperioaren ekialdeko eta mendebaldeko zatien berbateraketa eta birbanaketa gertatu zen, [[arrianismo]]a hedatu zen, oinordekotza arazoak egon ziren, [[antipapa]]k ugaritu ziren, Konstantino enperadorearen esku kristautasuna hedatu eta legitimatu zen eta [[Teodosio I.a Handia]] enperadoreak kristautasuna Inperioko erlijio ofizial izendatu zuen. Aita Santu indartsu bat bezala aurkeztu zen, Elizaren eta Inperioaren boterearen bateratzaile eta zentralizatzaile bezala arituz, testuinguru historikoaren beharrek eskatzen zuten lez.
 
Bere izendapena aita santu bezala etengabeko lehia eta eztabaidez betea egon zen, enperadorearen babesa eta parte hartzea jasoz. Honela, hilketa eta adulterioa egotzi zizkioten aita santu bezala eman zituen lehen urteetan, absolbitua izan zelarik, baina azkenik egozpen horiek benetakoak ziren ala arrianismoaren aldekoekin zegoen gatazka zismatikoaren ondorioz ziren frogatu gabe geratuz. "''Aintza Aitari, Semeari eta Espiritu Santuari, Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan [[Amen]]''" tradizioaren sortzailea eta [[Aleluia]] hitz hebrearraren sartzailea izan zen, [[San Lorentzo Harresiz Kanpokoa Baseliza]] zaharberritu zuen eta [[Biblia]]ren itzulpen latindar historikoa agindu zuen, [[Vulgata]] bezala ezagutzen dena.