Vangelis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
28. lerroa:
Vangelisek 1970ean hasi zuen bere bakarkako lana, Aphrodite's Child desegin baino lehen, ''Dragon'' izeneko disko batekin. 1972an ''L´Apocalypse Des Animaux'' ''(Animalien apokalipsia)'' filmeko soinu bandarako musika grabatu zuen, eta harrezkero film, antzezlan eta balleterako musika egiten hasi zen. Urtebete geroago [[Londres]]a joan zen, eta Nemo estudioak zabaldu zituen, sintetizadore eta teklatuetan espezializaturik. 1976an ''Heaven And Hell ''diskoa argitaratu zuen, eta beste film baterako musika ere bai: ''La Fete Sauvage''. Disko hartan Yes taldeko kantari [[Jon Anderson]]ek hartu zuen parte. Hurrengo urteetan ''Albedo 0.39'' (1976), ''Spiral'' (1977) eta ''Beaubourg'' (1978) argitaratu zituen. 1980an Jon Andersonekin elkartu zen ostera ere, ''I Hear You Now'' kanturako eta ''Short Stories'' diskorako, arrakasta handiz, gainera.
 
1981ean ''Chariots of Fire ''filmaren soinu banda Ingalaterrako zerrendetako bosgarren tokira iritsi zen, eta urte horretan bertan postu berera iritsi zen ''The Friends Of Mr. Cairo'' kantuarekin. 1982an ''Chariots of Fire ''diskoak lehen postua lortu zuen [[Ameriketako Estatu BatuBatuak|Ameriketako Estatu Batuetako]]etako zerrendetan hilabetez, musikako [[Oscar Sariak|Oscar saria]] irabazi zuen, eta milioitik gora ale saldu zituen Estatu Batuetan. Urte horretan bertan ''[[Blade Runner]]'' filmerako musika idatzi zuen. 1983an, Jon Andersonekin batera, ''Private Collection ''argitaratu zuen, eta ''The Best of Jon and Vangelis'', 1984an, bien arteko elkarlanaren amaiera gisa. Gero bakarkako lan bat egin zuen, ''Soil Activities'', eta 1988an zuzeneko disko bat, ''Direct, Vangelis''.
 
1990eko hamarraldian ''The City'' (1990), ''1492: Conquest of Paradise'' (1992) filmerako soinu banda, ''Voices'' (1995, ''Ahotsak''), ''A Tribute To El Greco'' (1995), eta ''Oceanic'' (1996) ditu lanik aipagarrienak.