Erraldoi gorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''Erraldoi gorria''' (red giant [[ingeles]]ez), masa baxu edo ertaineko (8-9 [[eguzki masa]] baino gutxiagokoa) izar mota bat da, [[sekuentzia nagusia]]ren etapan, fusio nuklear bidez hidrogenoa, helio bihurtuz kontsumitu ondoren, bizirik gabeko heliozko nukleoaren inguruko oskol batean hidrogenoa erretzen hasten dena. Honek, lehen eragin bezala, izarraren bolumena handitzea du, eta bere azaleraren hoztea, honen ondorioz, bere kolorea, gorrixka bihurtzen delarik. Erraldoi gorriaren aurreko fase horretan, izarrak, [[azpierraldoi]] izena jasotzen du. Une jakin batean, izarraren atmosferak, gutxienezko tenperatura balio kritiko bat lortzen du, hortik behera jada jeitsi ezin delarik, izarra, bere argitasuna eta bolumena, azalerako tenperaturara (kolorea) ia etengabe gehitzera behartzen duena; izarra, 100 milioi kilometro inguruko erradio tipiko bat hartzeraino puzten da, izarra, honela, erraldoi gorri bihurtu da. Prozesu guzti honetan, izar erraldoiak igorritako energia, aipaturiko oskoletik eta, [[birialaren teorema]]ren bidez, grabitate energia berotasun bihurtzetik dator.
 
Uste denez, 4-5 mila milioi urte barru, gure [[EguzkiEguzkia]]a, erraldoi gorri izatera iritsiko da, eta [[Merkurio]] irentsiko du, eta, beharbada, baita [[ArtizarArtizarra]]ra eta [[LurLurra]]ra ere.
 
== Eraketa prozesua ==
12. lerroa:
Helioaren sugartzeak, erraldoi gorri faseari amaiera ematen dio. Prozesu hau nahiko bortitza bada ere, ez dio eragiten izarraren osotasunari, zenbait milioi urte gehiagoz, [[multzoketa gorri]] izeneko fase egonkor berri batean emango dituena bere [[metaltasun]]a handia bada, edo [[adar horizontal]]ekoan, metaltasun hori baxua bada, erregai berria fusionatuz. Izarra, berriz jaisten da [[Hertzsprung-Russell diagrama]]n, baina beti sekuentzia nagusiko etapan baino argitsuago eta hotzago.
 
Erraldoi gorrien kanpo geruzak, ez daude grabitazionalki oso lotuak, eta, beraz, etapa honetan, masa galera handia gertatzen da. Gainera, erraldoien gune konbektiboa oso sakona da, eta, beraz, [[talka uhin]]ek, izar haizea bizkortzen laguntzen dute. Beste alde batetik, izar hauek, espektruaren zati infragorrian asko igortzen dute, [[hauts kosmiko|izarrarteko hautshautsak]]ak asko xurgatzen duena, honek, bultzada handiagoa jasotzen eta gasari igortzen diolarik. Azkenik, metaltasun handi batek ([[opakutasun]] handiago bat dakarrena), materia kanporatze handiagoak eragiten ditu. Erraldoi gorri eta [[adar asintotiko erraldoi|erraldoi asintotiko]] faseen artean metatutako masaren galera, izarraren hasierako masaren %40a eta %60aren artean estimatzen da.
 
Beste efektu bereizgarri bat erraldoi gorrietan, ''lehen dragatua'' (ingelesez ''first dredge-up'') deritzona da. Izarra handitzean, eremu konbektiboa, hidrogenoa partzialki helioan birprozesatua izan den gune batetik, kanporeneko geruzataraino hedatzen da, eta, beraz, aipaturiko birprozesatutako materia hori, azaleraraino eramana da. Azalerako ugaritasunetan aldaketa hau, potentzialki ikusgarria da, eta hasierako metaltasun bera duten sekuentzia nagusiko izarren azaleko ugaritasunekiko diferentzia bat bezala agertzen da.