Kurt Marti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 6 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q123494 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Kurt Marti''' [[suitza]]r [[idazle]]a ([[Berna]], [[1921]]).
 
[[1953]]az gero apaiz gisa jardun du, eta [[gerra hotzaHotza|gerra hotzaren]]ren garaian iraultzailetzat eta komunisten aldekotzat hartua izan zen. Susmo horiek eragin handia izan zuten beragan, eta eragin hori eta alternatiboa izan daitekeen ororen aurreko konfiantzarik eza nabarmentzen da ''Zum Beispiel Bern 1972'' (''Esaterako, Berna'' ''1972,'' 1973) izenburuko bere egunkari politikoan. Marti abertzale kritikoa izan zen, beraz, baina era berean hizkuntzaren eraberritzaile handitzat hartua da; idazketa jolas gisa ikusten du, inongo helbururik gabeko jolasa, baina dibertigarria, eta ondorio iraultzaileekikoa. 1959. urtean ''Republikanische Gedichten'' ''(Olerki errepublikanoak)'' argitaratu zituen, Suitzako egoera politikoa harturik gaitzat; olerki horietan bere konpromiso eza nabarmentzen du, eta erdi-mailako klasearen botererik eza. Apaiz jarduteak eragin handia izan du bere obra literarioan, bere fede erlijiosoaren adorea eta bere ideia utopikoak ezinbesteko osagaiak izan baitira, esaterako, ''Dorfgeschichten'' (1960, ''Herriaren kontakizunak''), ''Bürgerliche Geschichten'' (1981, ''Kontakizun burgesak'') eta ''Nachtgeschichten'' (1987, ''Gaueko kontakizunak'') kontakizunak idazteko. Bestalde, Marti da dialektoa literatura adierazpenerako hizkuntza dela dioen ideiaren aldeko sutsuenetako bat, eta horren erakusgarri dira ''Rosa loui'' (1967) olerki-bildumako lanak. 1998. urtean ''Hileta otoitzak'' olerki-liburua eman zuen argitara, hildakoak lurperatzeko eta bizi kontsolamendua emateko zereginaren poetizazioa agertzen duena.
 
== Erreferentziak ==