Lizinio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Licinius lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
'''Lizinio''', [[latin]]ez, ''Flavius Galerius Valerius Licinianus Licinius'' ([[250]] inguru - [[325]]) erromatar enperadorea izan zen [[308]]tik [[324]] arte.
 
Dazian jaioa, familia xume batean, [[Galerio]] adiskiderekin joan zen Pertsiara 297an. [[Severo II.a|Severo II]].aren heriotzaren ondoren, [[Galerio]]k Lizinio enperadore izendatu zuen 308ko azaroaren 11n. Iliria, Trazia eta Panonia probintziak jaso zituen haren aginpean.
 
313ko martxoan [[Konstantino]]ren arrebaordearekin ezkondu zen. Horrekin batera [[Milango Ediktua]] plazaratu zen. Honi esker, kristauei bahitutako ondasunak bueltatzen zitzaizkien. Apirilaren 30ean, Liziniok [[Maximino Daia]] garaitu zuen. Honela, Lizinio ekialdeko buru nagusia bilakatu zen. [[Konstantino]] mendebaldeko bakarra zen jada.