«Lege lehor»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Estatu Batuetako lege lehorra'''
 
1919an [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] legea, "debekua" izenez ezagunagoa dena, onartu zuten alkoholdun edariak egin, saldu eta hartzea galaraziz. Lege horrek babes handia izan zuen nekazaritza giroko lekuetan eta "Amerika sakoneko" hiri txikietan. [[Hiri]] handietan, ordea, [[moral]]a zaindu nahi zuten. Berehala, era guztietako jandea gaizkile bihurtu ziren likore apur bat edateagatik besterik gabe. Debekuaren ondoan, likoreak egin, [[estraperlo]]an saldu eta saltzeko, irabazi handiak ematen zituen isilpeko negozioa sortu zen, gangsterren eskuetan erori zena.
 
Hiri handietan, debekua gorabehera, askok edaten jarraitu zuten. Alkohola edateko isilpeko lekuak [[moda]]n jarri eta ugaritu ziren eta patrikerako botila txikia edo petaka erabiltzea guztiz zabaldu zen. Likorea kontrabandoan heltzen zen ondoko herrietatik edo legez kanpo egiten zuten industri alkoholarekin. Jende askok ardoa edo garagardoa etxean egiten zuen, hori dela eta egoera barregarriak gertatu ziren, hala nola Texas estatuko kongresistaren kasua. Berak debekuaren zuzenketa idatzi eta handik aste batzuetara bera harrapatu zuten bere arrantxoan destilategia jarri zuelako.
252.705

edits