Eusko Langileen Alkartasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Jose Elorrieta Bilbon.jpg|220px|thumb|right|Jose Elorrieta, ELAko idazkari nagusi ohia.]]
'''Eusko Langileen Alkartasuna''' ('''ELA''') [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] sindikatu [[abertzaleabertzaletasun|abertzaleetako]]etako bat da. Historikoki [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] alderdi politikoari lotua egon da, nahiz eta gaur egun jarrera horietatik urrun egon. [[1911]]ko [[uztailaren 23]]an sortu zen, [[Bilbo]]n. Gaur egun, Euskal Herriko sindikaturik handiena da, 100.000 afiliatu baino gehiagorekin. Idazkari nagusia [[Adolfo Muñoz]] da.
 
== Historia ==
=== Hastapenak ===
[[1911]]ko [[uztailaren 23]]an, [[EAJEuzko Alderdi Jeltzalea|Euzko Alderdi Jeltzaleko]] jarraitzaile batzuek langile sindikatu bat eratzea erabaki zuten, "Solidaridad de Obreros Vascos" izenarekin. Lehen batzarrak [[Bilbo]]ko Posta kaleko 17an izan ziren. Horrela, [[Sabin Arana]]ren nahi bat bete zen, argi ikusten baitzuen honek euskal langileak antolatzea zela, bai burgesen "zapalketa despotikoari" eta baita langile etorkinen eta erakunde sozialisten "zapalketa maketoari" aurre egiteko.
 
ELAren lehen jarraitzaileak eraikuntza sektoreko langileak eta Bilboko industria siderurgiko eta metalurgikoko langileak izan ziren nagusiki. Aldiz, ez zuen arrakasta handirik izan mehagintzan, langile etorkinak baitziren nagusi. Apurka-apurka, Bizkaia eta Gipuzkoako industria guneetan eta inguruko herrieta hazten joan zen.
13. lerroa:
 
=== Bigarren Errepublika eta ELAren gorakada ===
[[1929]]an ospatu zen ELAren lehen Biltzarra [[Eibar]]ren. Bertan onartu zen ELAren lehen programa ideologikoa, eta bi urtez behin kongresua egitea erabaki zen. [[Espainiako Bigarren Errepublika]]n ELAk gorakada nabarmena izan zuen Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Araba eta Nafarroan taldeak osatu zituzten. Bestalde, arrantzale eta nekazariak ere sindikatuan sartzen hasi ziren, eta ELA gizarteko sektore abertzaleetako eragile esanguratsuenetakoa bihurtu zen. Horrela, [[Euskal Herriarentzako Sortaraua|Lizarrako EstatutuaEstatutuan]]n jasota geratu ziren ELAk gizarte eta lan alorretan egiten zituen errebindikazio ugari. Garai hartan, ELAk bere kontura antolatu zituen babes sozialerako neurriak, besteak beste, langabeentzako laguntzak, jantoki sozialak ([[Emakume Abertzale Batza]]ko kideekin batera), etab. Hala ere, ELA ez zen laguntza sozialerako sindikatu izatera mugatu, eta jarrera errebindikatiboek indarra hartzen jarraitu zuten, besteak beste, grebetan parte hartuz. Garai hartan, ELA eta EAJk harreman estuak zituzten: ELAko kide gehienak EAJren botoemaileak ziren, [[Eusko Abertzale Ekintza]]ko batzuk kenduta.