«Kaskarotenea ikastolaren auzia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[2014]]ko [[ekainaren 4]]an jakin zenez, Ziburuko ikastola, eraikin eta lurrik gabe gelditzeko arriskuan zegoen uztailetik aurrera. [[Guy Poulou]] auzapezak ez zuen berritu nahi Ziburuko Herriko Etxeak (Lapurdi) ikastolarekin sinatutako akordioa<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001975/014/002/2014-06-04/ziburuko_ikastola_eraikin_eta_lurrik_gabe_gelditzeko_arriskuan_uztailetik_aurrera.htm «Ziburuko ikastola, eraikin eta lurrik gabe gelditzeko arriskuan uztailetik aurrera»], ''Berria'', 2014-06-04</ref>. [[Ekainaren 9]]ean, Guy Poulou Ziburuko auzapezari kalean erantzun zioten ikastolako gurasoek: Kaxkarotenia ikastolaren aldeko elkarretaratzea egin zuten<ref>Itsaso Cuevas, [http://www.berria.eus/paperekoa/1795/008/001/2014-06-10/ziburuko_ikastola_ixteko_arriskuan_dela_salatu_dute.htm «Ziburuko ikastola ixteko arriskuan dela salatu dute»], ''Berria'', 2014-06-10</ref>.
 
[[Uztailaren 30]]ean, [[Ziburu]]ko ikastola auzitara eraman zuen udalak, eta isuna handituko zion egunero. [[Abuztuaren 12]]an izango zen epaiketa, [[Baiona]]n. Eraikinean gelditzen ziren egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaindu beharko zuen ikastolak<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/paperekoa/1736/010/001/2014-07-30/ziburuko_ikastola_auzitara_eraman_du_udalak_eta_isuna_handituko_dio_egunero.htm «Ziburuko ikastola auzitara eraman du udalak, eta isuna handituko dio egunero»], ''Berria'', 2014-07-30</ref>. [[Abuztuaren 6]]an, Ziburuko ikastola sostengatzera dei egin zuten<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5101847/009/003/2014-08-06/ziburuko_ikastola_sostengatzera_dei_egin_dute.htm «Ziburuko ikastola sostengatzera dei egin dute»], ''Berria'', 2014-08-06</ref>. [[Abuztuaren 12]]an, Ziburuko ikastola sostengatu zuten ehun lagunek baino gehiagok elkarretaratzean<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5101800/007/003/2014-08-12/ziburuko_ikastola_sostengatu_dute_ehun_lagunek_baino_gehiagok_elkarretaratzean.htm «Ziburuko ikastola sostengatu dute ehun lagunek baino gehiagok elkarretaratzean»], ''Berria'', 2014-08-12</ref>. Egun berean jakin zenez, ostegunean emango dute Ziburuko ikastolari buruzko deliberoa. Goizean egin zen Ziburuko Kaxkarotenia ikastolaren aurkako epaiketa, [[Baiona]]n. [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskak]]k salatu zuen epaiketa hitzarmen baten gainean oinarritu zen arren, "kontratu morala bat" zegoela kolokan<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/albisteak/94797/ostegunean_emanen_dute_ziburuko_ikastolari_buruzko_deliberoa.htm «Ostegunean emanen dute Ziburuko ikastolari buruzko deliberoa»], ''Berria'', 2014-08-12</ref>.
 
[[Abuztuaren 13]]an, Ziburuko ikastolaren kontratua ez zela argia salatu zuen defentsak<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/paperekoa/1879/009/002/2014-08-13/ziburuko_ikastolaren_kontratua_ez_zela_argia_salatu_du_defentsak.htm «Ziburuko ikastolaren kontratua ez zela argia salatu du defentsak»], ''Berria'', 2014-08-13</ref>. [[Abuztuaren 14]]an, [[Ziburu]]tik abiatu zen [[Ikasle Abertzaleak]] antolatutako hamabigarren Eskola Ibiltaria. Hiru eguneko bidean, prestakuntza, aldarrikapenak eta aisialdia uztartuko zituzten, «euskal eskola nazionala» helburu<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/paperekoa/1908/012/001/2014-08-14/ibiliaz_ikasteko_eskola.htm «Ibiliaz ikasteko eskola»], ''Berria'', 2014-08-13</ref>.
 
[[Abuztuaren 15]]ean jakin zenez, leku berean segituko zuen Ziburuko ikastolak behin-behinean, auzia irabazirik. Epaileak zioen gaia hark aztertzeko «konplexuegia» zela. [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskak]]k elkarrizketara deitu zuen alkatea<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/paperekoa/4308/008/001/2014-08-15/leku_berean_segituko_du_ziburuko_ikastolak_oraingoz_auzia_irabazirik.htm «Leku berean segituko du Ziburuko ikastolak oraingoz, auzia irabazirik»], ''Berria'', 2014-08-15</ref>.
 
===Bigarren auzia===
[[Abuztuaren 25]]ean, [[Ziburu]]ko ikastolako gurasoek berretsi zuten murgiltze eredua nahi zutela. Ikastolako gurasoek gutun bat bidali zieten [[Guy Poulou]] auzapezari eta herriko kontseiluari<ref>Itsaso Cuevas, [http://www.berria.eus/albisteak/95151/ziburuko_ikastolako_gurasoek_berretsi_dute_murgiltze_eredua_nahi_dutela.htm «Ziburuko ikastolako gurasoek berretsi dute murgiltze eredua nahi dutela»], ''Berria'', 2014-08-25</ref>. [[Abuztuaren 27]]an, Ziburuko auzapezaren jarrera salatu zuten herritarrek, ikastola auzitara eramateagatik, eta murgiltze sistemaren beharra berretsi zuten<ref>Itsaso Cuevas, [http://www.berria.eus/paperekoa/1736/005/001/2014-08-27/ez_dute_beste_eskolarik_nahi.htm «Ez dute beste eskolarik nahi»], ''Berria'', 2014-08-27</ref>.
 
[[Abuztuaren 29]]an jakin zenez, [[Pau (argipena)|Paueko]]eko administrazio auzitegiak astelehenean emango zuen epaiaren deliberoa. Goizean egin zuten Ziburuko ikastolaren auziko epaiketa. Ikastola orduan zuen lekutik botatzea galdegin zuen herriko etxeak<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/95246/paueko_administrazio_auzitegiak_astelehenean_emanen_du_epaiaren_deliberoa.htm «Paueko administrazio auzitegiak astelehenean emanen du epaiaren deliberoa»], ''Berria'', 2014-08-29</ref>.
 
[[Abuztuaren 30]]ean, ''[[Berria]]''n egindako elkarrizketan, [[Paxkal Indo]]k ez zuen kanporaketa bat izango zenik sinesten, ez eta «sinetsi nahi ere»<ref>Itxaso Cuevas, [http://www.berria.eus/paperekoa/1845/003/001/2014-08-30/asteartean_haurrekin_joanen_naiz_ikastolara.htm ««Asteartean haurrekin joanen naiz ikastolara»»], ''Berria'', 2014-08-30</ref>. Egun bereko egoera hauxe zen: hitzarmena baliogabea zen, baina kaleratzearen presa zalantzan zegoen. Hitzarmenaz, urgentziaz eta alternatibez eztabaidatu zuten<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/paperekoa/1753/002/001/2014-08-30/hitzarmena_baliogabea_zen_baina_kaleratzearen_presa_zalantzan_dago.htm «Hitzarmena baliogabea zen, baina kaleratzearen presa zalantzan dago»], ''Berria'', 2014-08-30</ref>.
[[Irailaren 2]]an, Paxkal Indok honako hau esan zuen: "Hemen egonen gara soluzio bat atzeman arte". Ziburuko ikastolako haurrek normal-normal hasi zuten ikastolako lehen eguna. Ikastolako ordezkariek adierazi zutenez, ez ziren Marinelatik mugituko "aterabide bat atzeman arte"<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/albisteak/95338/paxkal_indo_hemen_egonen_gara_soluzio_bat_atzeman_arte.htm «Paxkal Indo: "Hemen egonen gara soluzio bat atzeman arte"»], ''Berria'', 2014-09-02</ref>. Egun bererako, '''14.000 sinadura'''tik gora bildu zituzten Ziburuko ikastolaren alde<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/95339/14000_sinaduratik_gora_jada_ziburuko_ikastolaren_alde.htm «14.000 sinaduratik gora jada Ziburuko ikastolaren alde»], ''Berria'', 2014-09-02</ref>.
 
[[Irailaren 6]]an, [[Ziburu]]ko ikastola diruz sostengatzera dei egin zuen [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskak]]k, bertan eusteko. Eguneko 200 euro bederen behar zituztela azaldu zuten. [[2013]]a urte «biziki gogorra» izan zutela adierazi zuen Seaskak, baina [[2014]]an 137 ikasle gehiago izango zituzten, halere: guztira, 3.220 ikasle<ref>Mikel Peruarena Ansa, [http://www.berria.eus/paperekoa/1757/011/001/2014-09-06/ziburuko_ikastola_diruz_sostengatzera_dei_egin_du_seaskak_bertan_eusteko.htm «Ziburuko ikastola diruz sostengatzera dei egin du Seaskak, bertan eusteko»], ''Berria'', 2014-09-06</ref>.
 
[[Irailaren 10]]ean jakin zenez, isuna ordainduko zuen ikastolak. Ziburun, ura eta argia ez zizkieten kendu, momentuz. Aterabidea lortu artean, laguntza eskatu zuten<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/paperekoa/1888/007/001/2014-09-10/isuna_ordainduko_du_ikastolak.htm «Isuna ordainduko du ikastolak»], ''Berria'', 2014-09-10</ref>. Egun berean, Kaskarotenea ikastolari isuna ordaintzen laguntzeko kanpaina bat abiatu zuen [[Ikastolen Elkartea]]k. 'Eman egun bateko bizitza Ziburuko ikastolari' leloa aukeratu zuen. Kontu korronte bat ireki zuen ekarpenak egiteko<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/95582/kaskarotenea_ikastolari_isuna_ordaintzen_laguntzeko_kanpaina_bat_abiatu_du_ikastolen_elkarteak.htm «Kaskarotenea ikastolari isuna ordaintzen laguntzeko kanpaina bat abiatu du Ikastolen Elkarteak»], ''Berria'', 2014-09-10</ref>.
[[Irailaren 23]]an, Ziburuko ikastola eta Txatxilipurdi elkartea saritu zituzten Bizipoza jaian<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5101863/010/002/2014-09-23/ziburuko_ikastola_eta_txatxilipurdi_elkartea_saritu_dituzte_bizipoza_jaian.htm «Ziburuko ikastola eta Txatxilipurdi elkartea saritu dituzte Bizipoza jaian»], ''Berria'', 2014-09-23</ref>.
 
[[Irailaren 24]]an, Ikastola diruz laguntzeko asmoz, festa egingo zuten [[Donostia]]ko Doka kafe antzokian<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/2671/034/003/2014-09-24/ziburuko_ikastola_lagunduz.htm «Ziburuko ikastola lagunduz»], ''Berria'', 2014-09-24</ref>. [[Irailaren 25]]ean, Ziburuko ikastolari babes ekonomikoa eman zion [[ELAEusko Langileen Alkartasuna|ELAk]]k<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5101960/013/005/2014-09-25/ziburuko_ikastolari_babes_ekonomikoa_eman_dio_elak.htm «Ziburuko ikastolari babes ekonomikoa eman dio ELAk»], ''Berria'', 2014-09-25</ref>.
 
[[Urriaren 16]]an jakin zenez, [[Ziburu]]ko ikastola babesteko martxa egingo zuten azaroaren 8an. Azaroan argindarra kenduko zion herriko etxeak Kaskaroteneari. [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskaren]]ren eta gurasoen ustez, Zokoako aisialdi gunera joatea zen irtenbide bakarra, baina auzapezak ez zuen onartu<ref>Itxaso Cuevas, [http://www.berria.eus/paperekoa/1757/004/001/2014-10-16/ziburuko_ikastola_babesteko_martxa_eginen_dute_azaroaren_8an.htm «Ziburuko ikastola babesteko martxa eginen dute azaroaren 8an»], ''Berria'', 2014-10-16</ref>.
 
[[Urriaren 21]]ean jakin zenez, 4.300 euroko isuna izango zuen eskolak jarraitzeagatik. Ziburuko ikastolara jo zuen epaitegiko idazkariak, isuna «lehenbailehen» ordain zezatela eskatuz. Auzapezaren «mendekua» dela zion [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskak]]k<ref>Oihan Vitoria, [http://www.berria.eus/paperekoa/1872/014/001/2014-10-21/4300_euroko_isuna_eskolan_jarraitzeagatik.htm «4.300 euroko isuna eskolan jarraitzeagatik»], ''Berria'', 2014-10-21</ref>.
 
[[Urriaren 29]]an, Ziburuko ikastolarentzat isun handiagoa galdegin zuen auzapezak. 4.370 euroren zigorra ordaindu berri zuen [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskak]]k. Auzitegiaren aginduz, egun bakoitzeko 100 euro pagatu zituen ikastolak, baina kopurua 400era igo nahi zuen Poulouk<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1908/010/002/2014-10-30/ziburuko_ikastolarentzat_isun_handiagoa_galdegin_du_auzapezak.htm «Ziburuko ikastolarentzat isun handiagoa galdegin du auzapezak»], ''Berria'', 2014-10-30</ref>.
 
[[Urriaren 30]]ean, Kaskaroteneari argia kenduta, ikastola hustu beharra berretsi zuen [[Guy Poulou]]k. Ziburuko auzapezak zioen kontua justizia erabaki baten aplikatzea zela. Gurasoei zien egozten egoera blokeatuaren erantzukizuna, berak proposamenak egin zituelako<ref>Nora Arbelbide, [http://www.berria.eus/paperekoa/1791/006/001/2014-10-31/kaskaroteneari_argia_kenduta_ikastola_hustu_beharra_berretsi_du_guy_poulouk.htm «Kaskaroteneari argia kenduta, ikastola hustu beharra berretsi du Guy Poulouk»], ''Berria'', 2014-10-31</ref>. Iñaki Ibarloza Ziburuko hautetsiak ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]) honako adierazpenak egin zituen: «Dimititzea problemari eskapu egitea da; ez dut asmo hori». [[Guy Poulou]] auzapezaren taldean zegoen, baina adierazia zion sostengua ikastolari. Justiziaren erabakia hor zegoela ere nabarmendu zuen: «Ni ezin naiz nire borondatez justizia baten kontra izan»<ref>N. A., [http://www.berria.eus/paperekoa/1812/006/423210/2014-10-31/dimititzea_problemari_eskapu_egitea_da_ez_dut_asmo_hori.htm ««Dimititzea problemari eskapu egitea da; ez dut asmo hori»»], ''Berria'', 2014-10-31</ref>.
 
[[Urriaren 31]]ean, gizarte eta kultur eragileek bat egin zuten manifestazioarekin. Ziburuko ikastolaren aurkako erasoa euskal kulturaren eta [[Euskal Herria]]ren aurkakoa zela nabarmendu zuten euskalgintza, kultura eta gizarte arloko hamaika lagunek. Ikastolako kideek bururaino joateko hautua berretsi zuten, eta babes gehiago eskatu<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/97289/gizarte_eta_kultur_eragileek_bat_egin_dute_manifestazioarekin.htm «Gizarte eta kultur eragileek bat egin dute manifestazioarekin»], ''Berria'', 2014-10-31</ref>.
[[Azaroaren 3]]an, argindarra moztuta, kandela eta eskuargi artean eman zuten goiza Ziburuko ikasleek. Egun horretan itzuli ziren ikasleak Kaskarotenea ikastolara. Ikastolaren aurkako mehatxua gogortu zuen [[Guy Poulou]] Ziburuko auzapezak, ikasleak oporretan egon ziren bitartean<ref>Itxaso Cuevas (Ipar Euskal Herriko Hitza), [http://www.berria.eus/albisteak/97361/argindarra_moztuta_kandela_eta_eskuargi_artean_eman_dute_goiza_ziburuko_ikasleek.htm «Argindarra moztuta, kandela eta eskuargi artean eman dute goiza Ziburuko ikasleek»], ''Berria'', 2014-11-03</ref>. Poulouk esan zuen ez zegoela ikastolaren aurka, baina epaia bete behar zela. «Aterabidea» bilatu zuela uste zuen Ziburuko auzapezak, ikastolak egoki ikusten ez zuen arren. Argia kenduko ziela «abisatu» zuen<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/paperekoa/1836/003/424172/2014-11-04/poulouk_esan_du_ez_dagoela_ikastolaren_aurka_baina_epaia_bete_behar_dela.htm «Poulouk esan du ez dagoela ikastolaren aurka, baina epaia bete behar dela»], ''Berria'', 2014-11-04</ref>.
 
[[Azaroaren 4]]an jakin zenez, [[Udalbiltza]]k 10.000 euro emanen zizkion Ziburuko ikastolari. [[Isun]]a eta lehenagoko zorrak ordaintzeko emanen zioen dirua, Euskal Garapen eta Kohesio Funtsetik. Hitzarmen orokor batean kokatuta, Udalbiltzak [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskari]]ri urtero kopuru bera emateko konpromisoa hartu zuen<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/albisteak/97404/udalbiltzak_10000_euro_emanen_dizkio_ziburuko_ikastolari.htm «Udalbiltzak 10.000 euro emanen dizkio Ziburuko ikastolari»], ''Berria'', 2014-11-04</ref>.
 
[[Azaroaren 5]]ean jakin zenez, ekintza «sinboliko» bat eginen zuten [[azaroaren 6]]ko goizean [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskako]]ko ikastola guztietan; oren batez —11:00etatik 12:00etara— argiak itzalita emanen dituzte eskolak, [[Ziburu]]ko ikastolako komunitate osoari elkartasuna erakusteko. Keinua «pedagogikoa» ere izanen zela nabarmendu zuten Seaskako arduradunek. Izan ere, balioko zuen haurrei azaltzeko zein egoera zuten Ziburun<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001890/009/001/2014-11-06/argirik_gabe_ariko_dira_oren_batez_bihar_seaskan.htm «Argirik gabe ariko dira oren batez bihar Seaskan»], ''Berria'', 2014-11-06</ref>.
 
[[Azaroaren 8]]an, Kaskarotenea ikastolari babesa ematera Ziburun 6.000 lagun bildu ziren, [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskaren]]ren arabera<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/97557/karrika_bete_dute_ikastolaren_alde_ziburuko_auzapezari_erantzuteko.htm «Karrika bete dute ikastolaren alde, Ziburuko auzapezari erantzuteko»], ''Berria'', 2014-11-09</ref>.
 
[[Azaroaren 28]]an jakin zenez, [[abenduaren 2]]an jakingo zen Ziburuko ikastolaren epaia<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5002210/013/003/2014-11-29/asteartean_jakinen_da_ziburuko_ikastolaren_epaia.htm «Asteartean jakinen da Ziburuko ikastolaren epaia»], ''Berria'', 2014-11-29</ref>.
 
[[Abenduaren 2]]an, epaileak Poulouren eskaria ukatu eta ez zioten isuna handituko Ziburuko ikastolari. Epaileak ontzat jo zuen [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskak]]k gunetik joateko egiten dituen "indarrak". [[Ziburu]]ko Herriko Etxeak Seaska auzitara bidali zuen, ikastolaren egun bakoitzeko isuna 100 eurotik 400 eurora igotzeko<ref>Itxaso Cuevas - Ipar Euskal Herriko Hitza, [http://www.berria.eus/albisteak/105978/epaileak_poulouren_eskaria_baztertuta_ez_diote_isuna_handituko_ziburuko_ikastolari.htm «Epaileak Poulouren eskaria baztertuta, ez diote isuna handituko Ziburuko ikastolari»], ''Berria'', 2014-12-02</ref>.
 
==Kanpo loturak==
252.705

edits