Errealitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 74 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q9510 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
 
== Errealitatearen mugak ==
Errealitatea mugagabea ez da, baina muga horiek ezartzea, irrealitatetik bereiztea alegia, ez da erraza. [[René Descartes|Descartesek]]ek errealitateari mugak jartzen lehenengoetakoa izan zen. Izan ere, zentzumenak fidagarriak ez direnez, egia fidagarri bakarra ''[[cogito ergo sum]]'' delakotik abiatuta atzeman daiteke. Beraz, adimena da errealitatearen abiapuntua eta gainerako guztia handik eratorritako pentsamenduak dira, kanpoan baliokiderik izan behar ez dutenak.
 
[[Immanuel Kant|Kantek]]ek, bere aldetik, ''fenomenoa'' (zentzumenek atzemandakoa) eta ''numena'' (dagoena zentzumenez aparte) bereizten zituen. Benetako errealitatea atzeman dezakegunaz haratago joan daiteke, baina ezin da jakin, hain zuzen ere berez helezina delako. Ikertzen ahal den errealitate bakarra fenomenoena da, baina aldez aurreko adimen kategoriek (espazioa, denbora edo unitatea, esaterako) mugatua. Gainerakoa, [[metafisika]]ren alorra da.
 
[[Mekanika kuantiko]]a garapenaren barruan, [[Werner Heisenberg]]ek [[heisenbergen ziurgabetasunaren printzipioa|ziurgabetasunaren printzipioa]] enuntziatu zuen [[1927]]an. Printzipio horrek dioenez, muga bat dago aldi berean partikula baten posizioa eta higidura-kantitatea zehazteko. Hau da, behatzaileak eragina dauka behatuaren gainean. Ziurgabetasunaren printzipioak baldintzatu zituen ezagutzeko ahalmenaren teoriak [[XX. mendea]]ren bigarren erdian, hala nola [[dekonstrukzio]]a.
 
[[Kategoria:Filosofia]]