Scherzo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 29 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q209534 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
Beethovenen scherzo askotan, [[Pastorala (Beethovenen Sinfonia)|6. sinfoniakoan]] kasu, hirukotea bi aldiz agertzen da, bigarrena batzuetan bariatua dago, eta horren ondoren, scherzoaren gaia sarritan askoz laburrago eta [[koda (musika)|koda]] batekin itzultzen da. Bi hirukotedun egitura [[4. Sinfonia (Beethoven)|4.]] 5. eta 7. sinfonietan ere agertzen da. [[Robert Schumann]]ek, Cedrci Thorpe Daviek ikusi zuen bezala, sarri erabiltzen zituen bi hirukote, ezberdinak zirenak, [[Wolfgang Amadeus Mozart]]en zenbait minuetotan bezala.
 
Scherzoak sinfonian eta antzeko lanetan [[XX. mendea]]n zehar mugimendu estandar bat izaten jarraitu zuen. Konposatzaileak scherzoak lan independente bezala sortzen ere hasi ziren, forma honen mugak luzatuz. Oso ezagunak diren [[Fréderic Chopin]]en pianoarentzako lau scherzoak ilun eta dramatikoak dira, eta oso zaila da hauek "txantxa"tzat hartzea. Schumannek honakoa esan zuen Chopinen lau scherzo hauei buruz: "Nola jantzi behar da seriotasuna txantxa oihal ilunekin igarotzen bada?". Mendelssohnenak arinak izaten ohi dira, Brahmsenak bareak edo pasiotsuak izaten diren bitartean. [[Anton Bruckner]]ren sinfonietan, scherzoak, batzuetan, izaera bortitz, deabruzko edo apokaliptiko bat hartu zuen. [[Gustav Mahler]] eta [[Dmitri ShostakovichXostakovitx|Dmitri Shostakovichenetan]]enetan izaera grotesko eta tragikomiko bat dute.
 
Aipaturikoarekin harremanik ez duen erabilera bat [[Pizkundea|Pizkunde]] garaiko [[madrigal]]etan gertatzen da, batzuetan ''scherzi musicali'' deitu zirenak. Adibidez, [[Claudio Monteverdi]]k bi lan koaderno idatzi zituen izenburu honekin, lehena [[1607]]an eta bigarrena [[1632]]an.
 
[[Kategoria:Musika formak]]