Rhythm and blues: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Esaldi bat moldatu.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Rhythm and blues'''a (bere siglak diren '''R&B''' laburtua) edo '''Jumping Music''', jatorrian [[jazz]]etik, [[blues]]etik eta [[gospel musika|gospeletik]]etik eratorritako [[musika genero]] bat da. Izen hau [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetan]] [[Billboard]] aldizkariko [[Jerry Wexler]]rek sartu zuen. "Race records" (arraza grabazioak) izena ordezkatu zuen, lehen izen hau mundu gerraren ondorengo garairako ofentsibotzat hartzen baitzen, baita Billboarden "Harlem Hit Parade" mailan ere [[1949]]ko [[ekaina|ekaineanekain]]ean, eta nagusiki geroago [[rock and roll]] bezala garatuko zen musika generoa identifikatzeko erabiltzen zen. Jatorrizko rhythm and bluesa, gaur egun [[rhythm and blues klasikoa]] bezala ezaguna, bi norabidetan garatu da nagusiki; bata [[rhythm and blues garaikidea]] bezala ezagutzen dena, eta bestea, azpigeneroarekin zerikusirik ez duen [[rhythm and blues mainstream]]a.
 
== Rhythm and blues klasikoal ==
Bere lehen agerpenean, R&Ba rock and rollaren aurrekaria izan zen (ez dira gutxi diferentzia bakarra izena baino ez zela diotenak) eta [[rockabilly]]aren ondorengoa ([[country]]aren zenbait korronterekin nahastuz). Jazzaren eta [[jump blues]]aren eragin nabarmenak ditu, [[gospel musika|gospel]] musikarenez gain, eta berriz ere jazza ([[hard bop]]a rhythm and bluesak, bluesak eta gospelak [[bebop]]ean izan zuten eraginaren ondorio da) baita erritmo afrikarrak ere.
 
Rock and rollaren lehen grabazioak R&Bezko kantuenak ziren, Ike Turnerren "Rocket 88" eta Big Joe Turnerren "Shake, Rattle and Roll" kasu, musika herrikoiko eta [[Hot R&B/Hip-Hop Songs|R&Bezkoetan]] agertuz. "Whole Lotta Shakin' Goin' On", [[Jerry Lee Lewis]]en lehen kanta arrakastatsua, R&Bezko kantu baten bertsio bat izan zen, musika herrikoi, R&B eta [[country]]ko zerrendetan lehen postua lortu zuena.
18. lerroa:
Artikulu nagusia: [[Quiet storm]]
 
Quiet storm R&Baren eta jazzaren barneko maila zabal bat da, leuna, lasaia eta sarri erromantikoa izateagatik bereizten dena. Izena, WHUR izeneko irrati saio berritzaile batetik dator, [[Washington Hiria|Washington Hiriko]] Howard Unibertsitatekoa, [[1970eko hamarkada]] erdialdekoa, hala, [[Smokey Robinson]]en [[1975]]eko kantua den "Quiet Storm"gatik deitua. R&B garaikideak ez bezala, quiet stormak apenas du hip-hoparen eraginik, eta arrakasta handia izan zuen [[1980ko hamarkada]]n [[Luther Vandross]], [[Anita Baker]], [[Sade (musika taldea)|Sade]], [[Lionel Richie]] eta [[Gerald Levert]] bezalako artistekin, eta ondoren, [[1990eko hamarkada]]n, [[Brian McKnight]] eta [[Vanessa Williams]] bezalakoekin.
 
=== New jack swing ===
Artikulu nagusia: [[new jack swing]]
 
R&Baren eta [[hip- hop|hip-hoparen]]aren elkarketa bat den new jack swinga [[rap]]eatutako errepiken erabilera esanguratsuagatik eta Roland TR-808a bezalako [[erritmo kaxa|erritmo kaxen]] erabilera nabarmenagatik bereizten da. Teddy Riley eta Guy izeneko bere taldea generoaren asmatzaile bezala errekonozituak dira, eta genero honetako artista aipagarri batzuk [[Bobby Brown]] (New Edition taldeko partaide ohia), [[Michael Jackson]], [[Justin Timberlake]], [[Jimmy Jam]] eta [[Terry Lewis]] eta [[Jodeci]] eta [[Boyz II Men]] dira. Alternatiba femenino bat, new jill swinga, [[Janet Jackson]], [[Neneh Cherry]], [[Total (musika taldea)|Total]], [[Shanice]], [[Aaliyah]], [[TLC (musika taldea)|TLC]] eta [[SWV]] bezalako artista eta taldeek babestu dute.
 
=== Rhythm and blues mainstream ===
Azpigenero hau R&Beko eta [[mainstream]] [[hip- hop|hip-hopeko]]eko gazteena da, [[1990eko hamarkada]] amaieran agertu baitzen, eta gaur egun goraka doan azpigeneroa da.
 
Genero honek bere jatorria [[HegoamerikaHego Amerika|Hegoamerikan]]n du. R&B eta hip-hop generoetako ekoiztetxeen estetika, irudi eta soinu aldaketa baten bila ari ziren pop artisten nahasketa baten ondorio izan zen. Hau, Ameriketako Estatu Batuetako eta [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] ohiko "boy band" edo "girl band"etan ematen hasi zen (batez ere pop/R&B baladetan). Nahasketa honek popeko oinarri tipikoak ziren melodiak eman zituen, R&B eta hip-hopeko musika tresnez, letrez eta batzuetan "rapeoez" lagunduta; azpigenero hau herrialde anglosaxoi guztietan zehar hedatu zen.
 
[[1990eko hamarkada]]ren erdialdean [[Mariah Carey]]k bira bat eman zion musikari R&Ba eta hip-hopa elkartuz historia eginez, [[1995]]ean [[Fantasy]] kantuarekin, zuzenean [[Billboard Hot 100]]eko lehen postuan debutatu zuen lehen kantu femeninoa bihurtzea lortuz. Honekin, Mariah Careyk R&B modernoaren ordezkaririk handiena bezala sendotzea lortu zuen.
 
[[XXI. mendea]]ren hasieran, R&Baren eta hip-hoparen arteko elkarketa une batera iritsi zen, non , kasu askotan, R&B edo hip-hopeko grabazio baten arteko diferentzia bakarra ahotsak kantatuak edo rapeatuak zirela zela. R&B modernoak hip-hop soulak zuenean oinarrituago dagoen soinu bat du, baina aldaketaren batzuekin. Taldeak baino gehiago bakarlariak hasi dira nabarmentzen. Gaur egun, R&Beko artistarik ezagunenak jada aipatutako [[Mariah Carey]] (diska gehien saldu dituen R&Beko artista), [[Black Eyed Peas]], [[Fergie]], [[Usher]], [[Rain (kantaria)|Rain]], [[Akon]], [[Nelly Furtado]], [[Rihanna]], [[T-Pain]], [[Beyoncé Knowles|Beyoncé]], [[Ashanti Douglas]], [[Christina Aguilera]], [[Ne-Yo]] eta [[R. Kelly]] dira, beste batzuen artean. Ekoizlerik ohikoenak [[Jimmy Jam]], [[Puff Daddy]], [[Timbaland]], [[Pharrell]], [[BLC]] eta [[Will.I.am]] dira.
 
Gaur egun, modakoena den R&Ba da.