Gaina quark: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 35 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q6778 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Tontor quarka''' (edo '''top quarka''' [[ingeles]]ez) [[quark]]en hirugarren belaunaldiko funtsezko partikula bat da. Funtsezko kargaren +⅔eko [[karga elektriko]]a du, eta ½ko [[spin|espin]] bat, [[fermioi]] bat delarik eta [[Pauliren bazterketa printzipioa]] betetzen duelarik. Gainontzeko quarkek bezala, tontor quarkek [[elkarreragin nuklear indartsu]]a sentitzen dute eta [[kolore karga]] dute. Era berean, tontor antiquarkek antikoloreko karga dute.
 
Sei quark motatatik masiboena da, [[urre]]aren [[atomo nukleo|nukleo atomikoatomikoak]]ak bezain masiboa. Bere masa handia dela eta, [[funtsezko partikula]] bat izateko oso ezegonkorra da, iokto[[segundo]] bat baino gutxiagoan [[desintegrazio kate|desintegratzen]] dena, eta, ondorioz, ez du beste [[quark]] batzuekin [[hadroi]]ak eratzeko astirik (hadronizazio deitzen den prozesua). Honi esker zientzialariek quark isolatu bat behatzea eta beronen propietateak neurtzea espero dute.
 
Aurkitutako azken quarka izan zen, [[1995]]ean [[Fermilab]]en. Oraingoz, eta [[LHC]]a funtzionatzen hasi arte Fermilaben [[Tevatron]] da tontor quarkak sortzeko bezain energetikoa den [[partikula-azeleragailu|partikula azeleragailu]] bakarra, [[protoi]] batek eta [[antiprotoi]] batek 1,96 MeVeko energiarekin talka egin ondoren sortuak. Bere existentzia ultralaburraren ondoren [[W eta Z bosoi|W bosoi]] eta [[hondo quark]] baten desintegratzen da. Hasiera batean zientzialariek "egi quark" deitzea pentsatu zuten (truth quark ingelesez), baina denborarekin tontor quark izena geratu zitzaion (top).
 
Quark honek, eratzen dituen [[hadroi]]ei nagusitasun (ingelesezko topness hitzaren ustezko itzulpena) deritzon [[zenbaki kuantiko]] bat ematen die, eratzen duten tontor quarken kopurua ken tontor antiquarken kopurua bezala definitzen dena. Zenbaki kuantiko hau, "bitxitasuna", "sorginkeria" edo "edertasuna" bezala (partikula batean dauden s, c edo b quark kopurua ken dagozkien antiquarken kopurua) elkarreragin nuklear ahulak gainditu dezake, baina ez elkarreragin nuklear indartsuak, ezta elektromagnetikoak ere, quarken zaporea mantentzen dutena.