«Aglutinazio (biologia)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
(Orrialde berria: thumb|300px|right|[[Odol taldea ezagutzeko egindako testa. A taldearen aurkako antigorputzak erabiliz aglutinazioa sortzen da lehenengo zirkuluan; odol...)
 
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Aglutinazioa''' [[antigorputz]]ek zelula baten [[antigeno]]ekin topo egiten dutenean sortzen den erreakzio immunologikoa da. Antigorputzek [[zelula]] horien pilaketa eta bilketa eragiten dute zelularen antigenoekin erreakzionatzerakoan, begi-bistan dauden pikorrak agertuz. Pilaketa horri esker [[leukozito]]ek haien lana errazago burutzen dute zelula arrotzak suntsitzeko.
 
Antigorputzekin harremanetan jartzen direnean aglutinatzen duten zelulak [[bakterio]] edo beste [[mikrobio]] batzuk izan daitezke, baina baita [[eritrozitoglobulu gorri|eritrozitoak]]ak ere (eritrozitoen aglutinazioari [[hemaglutinazio]] deritzo). Hemaglutinazioa, besteak beste, [[odol talde]] desberdinak (A, B, O) daudelako gertatzen da, hots, antigeno desberdinak daudelako eritrozitoen gainazaletan.
 
Aglutinazio-erreakzioak laborategian usu erabiltzen dira antigenoak edo antigorputzak hauteman ahal izateko. Esaterako, bakterioak edo [[birus]]ak identifikatzeko antigorputz jakin batzuk erabiliz; edo pertsona batek gaixotasun infekzioso bat duen ala ez jakiteko antigeno mikrobiar batzuk usatuz (pertsonak gaixotasuna badu, mikrobio [[patogeno]]aren aurkako antigorputzak izango ditu odolean). Era berean, odol taldeak eta [[Rh faktorefaktorea]]a ere aglutinazio-erreakzioen bidez ezagutu ahal dira.
 
Aglutinazio-erreakzioa immunoanalisi merke, espezifiko eta azkarra da; horregatik test klinikoetan sarri erabiltzen da.
252.705

edits