Zabalgune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
{{Wikiproiektu|Arkitektura|Hirigintza}}
[[Fitxategi:Barcelona plano.jpg|thumb|250px|[[Bartzelona]]ko zabalgunea edo ''l'[[eixample]]'', [[Ildefons Cerdà]] [[ingeniariingeniaritza|ingeniariak]]ak [[1859]]ean diseinatua, XIX. mendeko hiri-zaharberritze eta zabalgunearen oinarri teorikoak ezarri zituena.]]
 
'''Zabalgunea''' [[hirigintza]]ko hazkunde-forma bat da, [[hiri]]an bizitegi-esparru berria eraikitzea helburu duena. [[Hego Euskal Herria]]n eta [[Espainia]]n [[XIX. mendea]]n gertatu zen, [[industrializazio]]aren eta [[demografia-eztanda]]ren eraginez. [[Hiri]]aren handitze mota bat zen, planifikatua, sare ortogonal bati jarraituz egina, eta etxe-uharte itxiaren hirigintza-motan oinarritua. Horrenbestez, zabalguneak ohiko [[kale]]an oinarrituriko hiri mota bat sortu zuen. Garaiko burgesiaren bizitoki kutunena bihurtu zen, higiene, argitasun eta modernotasunaren ezaugarriak zituelako, alde zaharrek ez bezala. Hori dela eta, ''zabalgune burgesa'' ere esaten zaio.
18. lerroa:
[[Fitxategi:Plano Miranda ensanche 1903.jpg|thumb|225px|left|[[Miranda Ebro]]ko zaharberritze eta zabalgune-planoa, [[Federico Keller]]rek [[1903]]an landua. [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] hiribildua [[Ebro]] ibaiaren bazter batean utzi zen (irudiaren ezker aldean), zabalgunearen zatirik handiena kontrako bazterrean diseinatu eta garatu zelarik (irudiaren eskuin aldean).]]
 
[[Industria Iraultza]]k hiri handien hazkunde demografiko itzela sortarazi zuen [[XIX. mendea|XIX. mende]] erdialdera. Hiri askotako harresiek egoera jasanezina sortarazi zuten [[hiribildu]]etan, hazkundea ekiditen zutelako, eta barneko [[Biztanle dentsitate|dentsitatea]] hainbat aldiz biderkarazten. Harresiez barneko Bartzelona zaharrean, adibidez, hektareako 900 biztanle zeudela kalkulatzen da.<ref>{{en}} [http://www.planum.net/4bie/main/m-4bie-barcelona.htm ''The Cerdà extension of Barcelona: urban structure, identity and civic values'' artikulua]</ref> Hori dela eta, harresiak eraisteko erabakia hartu zen askotan, hirien zabaltzeari ekin ahal izateko eta, horrela, hiriari beharrezko osasun eta erosotasuna eskaintzeko. Hirien zati berriek ''zabalgune planak'' direlakoei jarraitzen zieten: lerrokadura-planoak eta eraikuntza-ordenantza bereziak zehazten zituzten planoak ziren.
 
Zabalgunearen oinarri teorikoak finkatu zituena [[Ildefons Cerdà]] ingeniaria izan zen, [[1860]]an eraikitzen hasi zen [[Bartzelona]]ko zabalgunearen antolatzaile nagusia. Bartzelonako etxe-uhartea 113,3 metroko lauki alakatuan diseinatu zuen, kale tipoak 20 metroko zabalera zuela, garai hartarako nahiko dimentsio handia zena. Zabalgunearen plan osoak 1.300 hektarea inguruko azalera zuen, Bartzelonako udalerriaren %14a, gutxi gorabehera.
 
Bitxia bada ere, Cerdàren plana gauzatzea [[Espainiako Gobernua]]ren inposizioa izan zen, zabalgunea diseinatzeko konkurtsoa [[Antoni Rovira i Trias]] hirigileak irabazi baitzuen,<ref>{{es}} [http://w3.bcn.es/V01/Serveis/Noticies/V01NoticiesLlistatNoticiesCtl/0,2138,1653_35144087_2_435112073,00.html?accio=detall&home=HomeBCN&nomtipusMCM=Noticia ''Antoni Rovira i Trias, perdedor por decreto'' izeneko artikulua]</ref> 12 metroko zabalerako kaleetan oinarritzen zen eta eragin [[barrokobarrokoa]]agoagoa zuen antolakuntza-proposamen batekin. Horrek polemika bizia piztu zuen hirian, baina Cerdàren zabalgune isotropoa gailendu eta egikaritu egin zen, hasiera batean pentsatutako eraikigarritasuna nabarmen igo eta gero.
 
Aipatu beharra dago Cerdàk hirigintzaren hizkuntzan ere ekarpen handiak egin zituela, adibidez, berak asmatu zuen gaur hain hedatua den ''urbanizazio'' terminoa.<ref>{{es}} [http://www.ietcat.org/htmls04/cerda/pdf/cerda_vista_pajaro.pdf «La obra de Cerdà a vista de pájaro»], ietcat.org</ref> Haren eredu teorikoa honako esaeran laburbildu zuen, [[1867]]ko ''Teoría general de la urbanización'' izeneko idazlan seminalaren hasieran emana:
47. lerroa:
== XX. mendeko zabalgunea ==
 
[[Fitxategi:Vista aérea del Ensanche Sur.jpg|thumb|right|225px|[[AlcorconAlcorcón|Alcorconeko]]eko ([[Madril]]) hegoaldeko zabalgunearen ikuspegia. Gaur egun oraindik eraikitzen ari dira.]]
 
[[Arkitektura arrazionalista|Mugimendu ModernoaModernoak]]k proposatutako antolakuntza irekiaren hirigintza-porrota gertatu eta gero, [[XX. mendea]]ren azken laurdenean zabalgunearen berrirakurketa egin zen, behinik behin, [[Europa]]ko testuinguru urbanoan. Esan daiteke kaleari protagonismoa itzuli zitzaiola.
 
Hala ere, garrantzi handiagoa eman zitzaion etxe-uharteari berari, ia-ia eraikuntza-forma autonomo gisa tratatuz.<ref>{{es}} Jose Maria Ezkiaga Dominguez: [http://www.seguiarquitectos.com/geometriadigital/articulos/template.php?idarticulos=0006 «Formas construidas, formas del suelo»]</ref> Ondorioz, etxe-uhartera bueltatze horretan, XIX. mendeko zabalgunearekin alderatuz, kaleak hiri-protagonismoa galdu zuen, etxe-uhartearen patioa hirira ireki egin zelako. XX. mendeko zabalgunearen hirian, oinezkoak kaletik joan zitezkeen, ohi bezala, baina etxe-uharteen patioetan zehar ere.
 
Halaber, etxe-uharteak, XIX. mendean ez bezala, era bateratuan sustatu eta eraiki egin ziren eskuarki, kalearen aniztasun estetikoa gutxituz. Arrazoietako bat [[autoautomobil|autoentzako]]entzako sotoetako aparkalekuen beharra izan zen, zeinak etxe-uharte osoa hartu behar zuen. Bestalde, etxebizitzen azalera eta eraikinen sakonera nabarmen txikitu zen, garai hartan, gaur egun bezalaxe, etxebizitzei orientazio bikoitza izan zezaten eskatzen baitzitzaien, aireztapen gurutzatua sortu ahal izateko. Sakoneraren murrizte horrek argi-patio txikien desagerpena ekarri zuen.
 
XX. mendeko zabalgune mota honen adibide ditugu etxe-uharteetan oinarritzen diren Bilboko [[Miribilla]] edota Donostiako [[Benta Berri]] eta [[Loiolako Erriberak|Loiolako Erriberetako]] auzo berriak.
61. lerroa:
[[Fitxategi:Ensanche bilbao.jpg|thumb|225px|left|Bilboko zabalguneko plana, [[1876]]koa. [[Severino Atxukarro]], [[Pablo Altzola]] eta [[Ernesto Hoffmeyer]]rek diseinatua.]]
 
* [[Bilbo]]: [[Abando (barrutia)|Abandoko]] baratzak betetzeko plan ezberdinen porroten ondoren, kasu [[Amadeo Lazaro]]k [[1862]]an proposatutakoa (Cerdák proposatutako etxe-uharte zatitu eta irekiak aurreikusten zituena), [[1876]]an [[Severino Atxukarro]], [[Pablo Altzola]] eta [[Ernesto Hoffmeyer]] [[arkitektura|arkitekto]] eta [[ingeniariingeniaritza|ingeniariek]]ek idatzitako Bilboko Zabalgunearen Plana onetsi zen. Plan horrek [[Ildefons CerdaCerdà|Ildefons Cerdaren]]ren zabalgunearen arrazionaltasuna eta [[arkitektura barrokobarrokoa]]arenren klasikotasunaren diagonalak eta plaza zentralak ([[Moyua plaza]]) uztartu zituen. [[Bilboko zabalgunea]]ren hedadura 158,5 [[hektarea]]koa da.
 
* [[Gasteiz]]: [[Araba]]ko hiriburuaren [[Zabalgunea (Gasteiz)|zabalgunea]] [[1865]]ean garatu zen [[Francisco Paula]]ren gidaritzapean eta, beste batzuk ez bezala, ez zen oinplano berriko plan proiektatu baten emaitza izan. Esan daiteke jadanik baziren bideetara moldatutako zabalgune posibilista izan zela, hiriaren hazkundea hegoaldera ahalbidetu zuena, birpartzelazio bortitzegiak eragin gabe. [[Justo Antonio Olagibel|Olagibelen]] hiri-proiektu txiki eta ertainen emaitza onaren ondorioa zatekeen hirian plan zuzentzaile handinahirik aurrera eraman ez izana. Gasteizko hegoaldeko zabalgunearen hedadura 38,4 hektareakoa da. Aipatu beharra dago, bestalde, Julian eta Miguel Apraiz arkitektoen [[1944]]ko Zabalgune Aurreproiektua eta [[1947]]ko Zabalgune Proiektua, gaur egungo Gasteizko oinarrizko egitura ezarri baitzuten, batez ere ingurabidea eta industrialdeen antolaketarekin.
 
* [[Iruñea]]: [[Iruñeko Lehen Zabalgunea]] harresiez barne egin bazen ere, haren tamaina eskasak ez zuen hiriaren etxebizitza-eskaera ase. Harresien eraispena beste hirietan baino gehiago atzeratu zen, [[Iruñeko Bigarren Zabalgunea]] [[1920]]ra arte ez zela eraikitzen hasi, [[Serapio Esparza]]ren diseinuari jarraikiz. Bere sare ortogonalaren norakoak bat egin zuen [[Nabarreria]] zaharreko kale nagusien norabidearekin, gaur egungo Brisa eta Aralar kaleak [[Iruñeko Aldealde Zaharra (Iruñea)|alde zaharreko]] Merced kalearen jarraipen gisa antolatuz. Zabalgune berria eta alde zaharra uztartu egiten zituen beste hiri-elementu esanguratsu bat Karlos III.aren hiribide nagusia izan zen, [[Iruñeko burguak|burguen]] arteko Gaztelu plazan jaiotzen zena. Iruñeko bigarren zabalgunearen hedadura 89,3 hektareakoa da.
 
* [[Donostia]]: [[1862]]ko [[martxoaren 17]]an hiriaren harresien eraispena onetsi zen. Urte bereko uztailean zabalgune berria egiteko konkurtsoa [[Antonio Kortazar]]rek ([[1823]]-[[1884]]) irabazi zuen, ''Porvenir'' goiburuarekin garatutako proposamenarekin.<ref>{{es}} [http://www.ingeba.euskalnet.net/lurralde/lurranet/lur21/21larrin/14larrin.pdf «San Sebastián 1813-1900: la configuración urbanística de un modelo terciario»]</ref> Diseinuaren sareak [[Parte Zaharra (Donostia)|alde zaharreko]] kale nagusiaren norabideari jarraitu zion, alegia, gaur egungo Hernani eta Loiola kaleak harekin modu jarraituan ezarri ziren. Ondorengo urteetan, proposamen honek hobekuntza eta aldaketa ezberdinak jasan zituen, Kortazarren oinarrizko egituraketa orokorra errespetatuz. Aldaketa aipagarrienak [[Jose Goikoa]] arkitektoarenak izan ziren, besteak beste, zabalguneari [[Urumea]] ibairantz fatxada egokia eta jarraitua eman ziona. Donostiako zabalgunearen hedadura 45,7 [[hektarea]] da.
71. lerroa:
== Erreferentziak ==
 
[[Fitxategi:Donostiako Kortazar zabalgunea.jpg|thumb|right|225px|[[Antonio Kortazar]] [[arkitektoarkitektura|arkitektoaren]]aren proposamena [[Donostia]]ko zabalgunerako ([[1865]]. urteko bertsioa).]]
 
{{erreferentzia zerrenda}}