Manuel Pérez Martínez (Pérez apaiza): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 5 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q962854 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
{{beste erabilpenak|Pérez apaizari|Melillako politikaria|Manuel Pérez (Arenas)}}
 
'''Gregorio Manuel Pérez Martínez''' (ezizenez ''Cura Pérez'' eta ''Poliarco''; [[Alfamén|Alfamen]], [[Zaragoza]], [[Espainia]], [[1943]] - Santander, [[Kolonbia]], [[1998]]) espainiar apaiz ohia eta Kolonbiako [[ELN-UC|ELN]] (Ejército de Liberación Nacional) gerrillako buruzagia izan zen.
 
== Biografia ==
9. lerroa:
Laínekin bat eginik, [[Cartagena de Indias]]era joan ziren hirurak, eta 1968an gizarte- eta politika-zereginak betetzen zituzten apaizek osaturiko Galconda mugimenduko kide nagusietakoa izan zen Pérez. [[1969]]an Espainiara egotzi zituzten, baina ezkutuan itzuli eta ELN gerrillan sartu zen, Laín eta Graciarekin batera.
 
[[1973]]an gudarosteak eraso gogorra egin zion gerrillari, eta Pérezek hartu zuen gerrillaren antolaketa eraberritzearen ardura; bera izan zen buruzagi eta arduradun politikoa aurrerantzean. [[1989]]an eskumikatu egin zuten, Araucako gotzainaren hilketa zela-eta. 1991tik 1992ra bitartean, gobernuarekin elkarrizketak izan zituzten ELN eta [[Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak|FARC]] (Fuerzas Armadas Revolucionarias de Colombia) gerrillek, baina huts egin zuten.
 
[[Ernesto Samper]]ren gobernuarekin bake-hitzarmena sinatu zuen 1994an, baina 1996an hauteskundeak bertan behera gera zitezela eskatu zuen, eta sabotajea iragarri zuen. [[1998]]an hil zen mendialdean.