Gastropoda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
'''Gastropoda''' edo '''gasteropodo'''en klasea, [[molusku]]en filumeko klaseetako bat da. Lehen '''unibalbo''' izena ere ematen zitzaien eta batzuetan [[barraskilo]] moduan deitzen zaie, nahiz eta guztiak ez izan barraskiloak. Moluskuen barnean talderik zabalena da, 60.000-75.000 espezierekin. Animalien klase hau [[intsektu]]en ondoren bigarren zabalena da.
 
Gastropodoak ingurune askotan bizi dira: zelaietan, basoetan, basamortuetan eta mendietan; putzu txikietan, ibaietan eta lakuetan; estuario, uholde-lautada eta marearteko-zabalguneetan, itsaso zabalean eta hondo abisalean. Bizimodua ere oso ezberdina da, baita [[parasitobizkarroi|parasitoak]]ak ere. Orokorrean barraskilo eta bare espezie ugariz osatua dago, bai lurtar zein itsastarretan.
 
Askotan, esan bezala, barraskilo izena ere ematen bazaie orokorrean kanpo [[oskol]]a dutenei mugatzen da. Oskol horren barruan gorputzaren atal bigunak sartzen dituzte. [[Bare (animalia)|Bare]] izena ematen zaie, bestalde, oskolik ez dutenei eta batzuetan barne-oskola dutenei ere.