«Gluoi»: berrikuspenen arteko aldeak

18 bytes added ,  Duela 5 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: hizkuntza arteko 54 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3299 orrian)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
 
== Propietateak ==
[[Fotoi]]a bezala, gluoia masarik gabeko [[bosoi]] bat da, 1 [[espinspin|espina]]a duena. Quarkek bezala gluoiek [[kolore karga]] dute, quarken kolore aldaketaren araberakoa dena. Quarkak gluoiak elkartrukatzerakoan kolorez aldatzen dira, eta honela, quarkak eta gluoiak osatutako sistemaren kolore karga osoa, igortzearen zein xurgatzearen aurretik edo ondoren berbera da.
 
Adibidez, quark gorri bat gluoi bat igortzerakoan urdin bihurtzen bada, orduan gluoi gorri-antiurdin bat igortzen duelako da (gluoiaren zati gorria quarkak galtzen duen gorria da, eta antiurdina quarkak lortzen duen urdina ezabatzeko da). Sistemak kolore karga neto gorria du.
 
== Quarken konfinamendua ==
Eurek euren elkarreragin propioa jasaten dutenez, quarkak elkartzen dituzten gluoiek quarkak indar handiarekin banatzea eragozten duen soka formako [[kolore eremu]] bat sortzen dute. Soka formako egitura hauen eraketak gluoien aldetik elkarreragin honen efektuaren eremua 10<sup>-15</sup> metroko distantziara mugatzen du (gutxi gora-behera [[atomo nukleo|nukleo atomiko]] baten tamaina).
 
Grabitate indarra edo elektromagnetismoarekin gertatzen ez den bezala, euren artean quark pare bat banatzen saiatuz gero, kolore eremuak quark horietatik askoz indar handiagoarekin tiratzen du, quarkak bere jatorrizko luzerara itzultzen saiatzen den "gluoizko malguki" baten bidez elkartutako egongo bailitzan. Honen ondorioz, quarkak eta gluoiak detektatzeko oso zailak diren partikulak dira eta eurek osatzen dituzten partikulak diren [[hadroi]]ak soilik ikus ditzakegu.
252.705

edits