Joan Piarres Duvoisin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
13. lerroa:
}}
 
'''Joan Piarres Duvoisin'''<ref name=EIMA>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> —izengoitiz '''''Gazteluberri'''''<ref name=EIMA/>— ([[Ainhoa]], [[Lapurdi]], [[1810]] - [[Ziburu]], Lapurdi, [[1891]]) [[euskal idazle]]a eta [[itzultzaileitzulpengintza|itzultzailea]]a izan zen.
 
== Bizitza ==
Haurtzaroa [[Ezpeleta]]n igaro ondoren, [[Larresoro]]ko apaiztegian ikasi zuen. Diziplina gabeko ikaslea zen arren, irakurtzeko zaletasuna eta geografia, historia eta literatura ikasteko grina piztu zitzaizkion han. 20 urterekin, apaiztegia utzita bere aita bezala mugako aduanetan hasi zen, bai eta kapitain izatera iritsi ere.
 
Mugako Aduanetako kapitaina izateaz gain, [[Luis Luziano Bonaparte]] printzeak euskararen ikerketarako hautatu zituen lankideetarik gorenetakoa zen, eta berari eskatu zion [[Biblia]] osoaren itzulpena, [[1859]]. urtean hasi eta [[1865]].ean argitaratua. Era berean, euskara-frantses hiztegia egiten hasi zen, aurreko burubide bera eraman zuelarik. Honetarako, euskarazko liburu anitz irakurri behar izan zituen, hitzetara ez ezik, esaldietara ere zaletu zelarik. Irakurketa hauen artean [[Agustin Kardaberaz]]en ''Aita San Ignacioren Egercicioen gañean afectoac'' liburua dugu. Liburu hori [[gipuzkera]]tik [[nafar-lapurtera|lapurterara]]ra bihurtu eta [[1856]]an argitaratu zuen ''Liburu Ederra'' izenburuarekin. Handik bi urtera, bere lanik ezagunenetakotzat geldituko zen ''Laborantzazko liburua'' idatzi zuen, Bonaparte printzeak eskaturik.
 
Hala ere, euskal nobelagintzari ekarritako ekarpenik garrantzitsuena ''Baigorriko Zazpi Liliak'' liburua dugu. [[1832]]. urtean bildutako ipuinekin osatutako lan hau ez zen [[1884]]-[[1885]] arte argitaratu. [[Paris]]en zatika ateratzen hasi zen ''Revue des Basses-Pirenees et des Landes'' aldizkariaren lehen bi tomoetan.
24. lerroa:
Liburua ipuinez osatua badago ere, askok nobela barruan sartzen dute, ipuinek elkarrekin duten koherentziagatik batez ere, bata bestearekin lotzeko erak liburuari batasuna ematen baitio.
 
[[1891]]. urtean hil zen [[Ziburu]]n, hainbat lan argitaratu gabe utzi zituelarik, adibidez, [[Cervantes]]en [[On Kixote Mantxakoa|On Kixote]], [[hiztegi]] bat, gramatika lanak, historia artikuluak eta abar.
 
== Lanak ==