Seminola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
|harremana= [[Mikasuki]], [[Txoktaw]], [[Muscogee|Muskogear (Creek)]]
}}
'''Seminola''' ({{lang-en|seminole}}) [[Ipar Amerika]]ko [[amerindiar]] herria da. XVIII. mendearen bukaeran [[muscogee|creek]], [[okoni]], [[mikasuki]] eta [[eufola]] herriek [[Florida]]ko iparraldean hartu zuten bizilekua, eta 1775etik aurrera ''seminola'' deitu zitzaien [[muskogee]] hizkuntzan mintzo ziren amerindiar hauei. Seminolek babesa ematen zieten esklabo beltz eta amerindiarrei eta gerretako iheslariei. Ehiza eta arrantza zuten bizibide.
 
Hiru gerra izan ziren seminolen eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] gobernuaren artean. Lehenengoa 1817an hasi zen; Floridara ihes egindako esklabo beltzak harrapatzearen aitzakiatan Jackson jeneralak Florida inbaditu zuen; 1819an [[Espainia]]k eta Estatu Batuek hitzarmen bat sinatu zuten eta Florida Espainiaren mende geratu zen. Bigarren gerrak 1836tik 1846ra iraun zuen. Estatu Batuetako gobernuak seminolak [[Missouri]]ko [[Amerindiar erreserba|erreserbetara]] eraman nahi zituen; seminolek ez zuten onartu erbesteratze hori eta borrokan ari izan ziren harik eta soldaduek Osceola buruzagia azpikeriaz atxilotu zuten arte. Orduan seminolak [[Oklahoma]]ra eraman zituzten, creek nazioa bizi zen erreserbara.
15. lerroa:
Seminolei eta [[txeroki]], [[txickasaw]], creek eta [[txoctaw]] herriei bost tribu zibilizatuak esan zitzaien. Leinu bakoitzak gobernu autonomo bat izan zuen hamabost urtez, Estatu Batuetako gobernuaren ereduari jarraitzen ziona, baina 1907an Oklahoma estatu bihurtu zenean indiarren gobernu horiek desagertu egin ziren. Estatu Batuetako gobernua Floridan geratu ziren seminolak mendean hartzen saiatu zen eta hirugarren gerra hasi zen, 1855etik 1858ra iraun zuena. Azkenean Estatu Batuek beren lurraldea erosi zieten seminolei eta mendebalera eraman zituzten. 1970. urtean mila seminola inguru geratzen ziren Floridan.
 
2000. urteko datuen arabera, 27.431 seminola eta 189 mikasuki inguru bizi ziren Estatu Batuetako Oklahoma, Florida, [[Texas]], eta Bahama uharteetan, eta [[Mexiko]]ko [[Coahuila de Zaragoza|Coahuila]] estatuan banatuak.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}