Epipaleolitoa Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
20. lerroa:
Aziliar kulturak zuzen-zuzenean hartu zuen bere ondarea azken [[magdaleniar]] aldiko kulturatik.
 
Hainbesteraino, hala ere, non zenbait ikerlarik ez baitu zalantzarik izan "Goi Paleolito aroaren hil ondoko seme" deitzeko aziliar kultura. Hala ere, bere baitan darama bere desagertzea eragingo dion hazia; oso garbi ikusten da hori aziliar ondoko mikroxaflen kulturan. Bere ezaugarri nagusia [[karraka (tresna)|karraska]] txikiak ditu; [[marruska]] horiek biribilak dira askotan, baina badira xaflazko marruskak ere, argi eta garbi magdaleniar alditik datozenak. [[Buril]]ak galduz joan ziren, erabat desagertu arte.
 
Xaflatxo meheak eta ertza jandako muturrak oso ugari ziren, are ugariago aldi horren bukaera aldera. Hezurrezko [[azagaia]]k eta eztenak egin ziren aurrerantzean ere; hortz ilara bateko edo biko arpoi zapalak, oinean botoi zulo baten gisa zulatuak dira tresna horietan berezienak.
 
Aldi horretan –iraultza aldia zenbaitentzat– [[Labar-pintura artea|Paleolito aroko artea]] gainbehera egiten hasi zen, eta uharri gainetan margotzen zen pintura mota ez figuraziozko batek hartu zuen haren lekua. Kultura hori itsasbazterreko lurraldeetan garatu zen batez ere, Goi Paleolito aroaren bukaera aldera biztanle asko zituzten lurraldeetan, eta apalago bada ere, Pirinio mendietatik hurbil dauden eta haien antza duten lurraldeetan.
 
Lurralde horietan giza industria oso desberdina zen, batean izan ala bestean izan, ekonomia jarduerak ere batean ala bestean desberdinak zirelako edo espezializatuak zirelako, agian. Garai honetako kulturari dagozkion geruzak aztarnategi askotan aurkitu dira: [[Abittaga]], [[Arenazako leizea|Arenaza]], [[Atxeta]], [[Atxurra (kobazuloa)|Atxurra]], [[Bolinkoba]], [[Laminak|Laminak II]], [[Lumentza (leizea)|Lumentza]], [[Santa Katalina (leizea)|Santa Katalina]], [[Santimamiñe]], [[Silibranka]] eta [[Urratxa (leizea)|Urratxa]] Bizkaian, [[Aizpitarteko leizeak|Aitzbitarte IV]], [[Anton Koba]], [[Ekain (leizea)|Ekain]], [[Ermitia]], [[Pikandita]] eta [[Urtiaga]] Gipuzkoan, [[Abauntz]], [[Berroberria]], [[Portugain]] eta [[Zatoiako leizea|Zatoia]] Nafarroa Garaian, eta [[Izturitze eta Otsozelaiako leizeak|Isturitz]] Nafarroa Beherean.