Kreatinina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
Kreatina gibelean sintetizatzen da, [[aminoazido]] batzuetatik abiatuta ([[glizina]], [[arginina]] eta [[metionina]]). [[Gihar]]retan pilatzen da, eta zeregin garrantzitsua betetzen du muskuluen behar energetikoak asetzeko. Giharretan metabolizatzen denean, kreatina kreatinina bihurtzen da. [[Giltzurrun]]ek kreatinina iragazi eta gernuaren bidez kanporatzen dute.
 
Kreatininaren odol-kontzentrazioa txikia da, kreatinina gehiena [[iraizpen|iraizketa]] prozesuan gernuaren bidez kanporatzen baita. [[Odol-analisi]]etan, kreatininaren maila giltzurrunen funtzionamenduarekin lotuta dago. Sendagileak giltzurrunen funtzionamendua ezagutu nahi duenean kreatininaren analisia eta neurketa aginduko du. Giltzurrunek iraizketa prozesua zuzen burutzen ez dutenean, odolean dagoen kreatinina maila igo egingo da, gernuaren bidez kreatinina gutxiago kanporatzen delako.
 
Odoleko kreatinina maila ere handitu egiten da giharretako hainbat patalogitan, giharrak kalteturik daudenean.