Izarrarteko ingurune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Astronomia]]n, '''izarrarteko ingurunea''', [[izar]]ren artean (edo bere gertuko inguruan), [[galaxia]] baten barnean dagoen materia edukia (izarrarteko materia) da. Izarrarteko inguruneak, funtsezko papera du [[astrofisika]]n, izar eta galaxia eskalen artean duen kokapenagatik. Izarrak, izarrarteko inguruneko eskualde hotzetan sortzen dira, hauek, aldi berean, izarrarteko materia eta energia berritzen duten bitartean, [[eguzki haize]] eta [[supernoba|supernoben]] bitartez. Izarren eta izarrarteko materiaren arteko elkarreragin honek zehazten du galaxia batek bere gas edukia murrizten duen portzentaia, eta, beraz izar eraketa aktiboaren bizitza zehazten du.
 
Izarrarteko ingurunea [[plasma (materiaren egoera)|plasma]] oso disolbatuz (lurrean ohikoa denarekiko), [[atomo]], [[molekula]], [[hauts kosmiko|izarrarteko hauts]], [[erradiazio elektromagnetiko]], [[izpi kosmiko]] eta [[eremu magnetiko]] nahasketa baten bidez osatua. Materia, %99an, gas partikulez, eta, beste %1ean hautsez osatua dago. Izarrarteko espazioa betetzen du. Nahasketa hau, ia nabariezinezkoa izaten da, zentimetro kubiko bakoitzeko partikula gutxi batzuetatik, zenbait ehunka partikuletarainoko dentsitateekin. Gasa, [[jatorrizko nukleosintesia]]ren arabera, %90ean [[hidrogeno]]z eta beste %10ean [[helio]]z osatua dago, elementu gehigarri batzuen zantzuekin ("metalak2 hizkera astronomikoan).
 
Ingurunea, izarren argi intentsitatearen murrizketaren arduraduna ere bada argiak zeharkatzen duenean. Murrizketa hau, uhin luzera batzuetako [[fotoi]]en errefrakzio eta xurgaketak eragiten du.
 
Adibidez, hidrogeno atomikoaren xurgaketaren ohiko uhin luzera, 121,5 [[nanometro]] inguruan dago, [[Lymanen saila|Lyman-alfa]] trantsizioa. Beraz, ia ezinezkoa da izar batek maiztasun honetan igorritako argia ikustea, argi horren zati handi bat, [[LurLurra|Lurreranzko]]reranzko bidaian xurgatua baita.
 
Izarrarteko ingurunea hiru "fase"tan banatzen ohi da, gasaren tenperaturaren arabera: oso beroa (milioika kelvin), beroa (milaka kelvin) eta hotza (hamarnaka kelvin).