Halikarnasoko mausoleoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
Historialarien arabera, Mausoloren bizitzak ez du ezer nabarmengarririk, bere hilobiaren eraikuntza izan ezik. Egitasmo hau [[Artemisia II.a Kariakoa]]k pentsatu zuen, Mausoloren arreba eta emaztea zena. Eraikuntza, Mausoloren erregealdian hasiko zen, eta, beharbada, [[K. a. 350]]ean amaitua izan zen, Mausoloren heriotzatik hiru urte eta Artemisiaren heriotzatik urte betera.
 
Hilobi monumental hau eraikitzeko enkargua, ''Satiros'' eta ''Piteos'' arkitektoei eman zitzaien, hauek, 30x40 metroko egitura bat eraiki zutelarik. Bere gainean, [[joniar ordena]]ko 117 zutabe bi hilaratan, piramide mailakatu erako sabaia eusten, eta, azken honen gainean, erregea eta erreginaren irudiak zituen [[koadriga|kuadriga]] baten estatua, orotara, 50 metroko altuera hartzen zuelarik. Mirari hau osatzeko, garaiko greziar eskulturgile hoberenek, bere egituran irudiak eta erliebeak zizelkatu zituzten. Orotara izan zituen estatua kopurua, 444koa izan zen, gutxi gora-behera. Gurdi bat eta lau zaldiren estatua batekin koroatua zegoen.
 
[[Alexandro Handia]], barbaro eta arabiarren inbasioak eta hiriaren suntsipena jasan zituen, baina, azkenik, [[1404]]an lurrikara batek suntsitu zuen.