Pertinax: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Pertinax lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
[[Marko Aurelio]]ren agintaldian, jauregiko azpijokoak baztertu zuen nolabait. Alabaina germaniarren kontrako gerretan berriro nabarmendu zen. 175ean kontsul izendatu zuten. 185 arte Mesia, Dazia, Siria eta Britania probintzietan gobernarti jardun zuen.
 
Senatuan ere eserleku bat eskuratu zuen, harik eta [[Pretoriar GoardiaGuardia|Pretoriar Goardiak]]k bizitza publikotik kanporatu zuen arte. Britaniara joan zen berriro, non armada matxinatua zegoen. Hiltzeko zorian egon zen matxinada itzaltzeko saioan, baina azkenean menderatu zituen matxinoak. 187an postua utzi behar izan zuen haren agintaldi gogorra zela kausa legioek gorrotoa ziotelako.
 
188an eta 189an Afrikako probintzian prokontsula izan zen. [[Erroma]]ra itzuli zen orduan, [[Komodo]]rekin kontsulatua partekatzeko eta Pretoriar Goardiaren burua izateko. Postu horretan zegoen [[Komodo]] etxeko batek hil zuenean.
17. lerroa:
Pertinaxen agintaldia laburra zen oso, 86 egunetakoa. [[Marko Aurelio]]ren politikak berreskuratzen saiatu zen, baina aurkariak leku gehinetan aurkitu zituen.
 
[[Pretoriar GoardiaGuardia|Pretoriar Goardiak]]k ordainsaria ederra espero bazuen ere, ez zen halakorik gertatu. Orduan, [[Komodo]]ren ondare guztiak (plazer sexualetakoak ere) saldu zituzten, nahi adina diru eskuratu arte.
 
Konspirazio bat eten ahal izan zuen, baina bigarrenean [[Pretoriar GoardiaGuardia|Pretoriar Goardiak]]k hil zuen. Enperadore izateko arriskuak ezagutzen zituen Pertinaxek. Izan ere, titulu hori ez zion semeari eman. Horrela bizitza salbatu zion.
 
[[Didio Juliano]] senatariak bere burua enperadore izendatu zuen. Horrek gerra zibil labur bat piztu zuen. [[Septimio Severo]] garaile aterata, enperadore berria bihurtu zen. [[Septimio Severo]]k Pertinaxen agintaldia onartuta, hiltzaileak zigortu zituen eta estatu-hileta eman zion Pertinaxi.