Estalinismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 43 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q179121 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Stalin portrait 1937.jpg|thumb|alt=1=Portrait of [[Iosif Stalin|Joseph Stalin]], by [[:en:Isaak Brodsky]] (1883—1939)|Iosif Stalinen erretratua, Isaak Brodskyren margolana]]
'''Stalinismoa''' [[Iosif Stalin|Stalinen]]en eta bere jarraitzaileen joera eta doktrina politikoa, [[leninismo]]an oinarritzen dena, baina haren desbideratzea dena.
 
Stalinismoaren oinarri nagusiak hauek dira: herri bakarreko [[sozialismo]]aren teoria, [[ekonomia-plangintza]] zentralizatua, [[industrializazio]]ari lehentasuna ematen diona, eta alderdi bakarreko estatu burokratikoa. Herri bakarreko sozialismoaren teoriaren arabera, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]] da munduko sozialismoaren ardatza eta hortik zabaldu behar du komunismoak beste herrialdeetara; beraz, munduko alderdi komunistak Moskuko politika jarraitzera behartuak daude.
 
Stalinismoak, bestalde, [[ekonomia-plangintza]] zentralizatua ezartzen du; industrializazioari ematen dio lehentasuna eta nekazaritza kolektibizatzearen aldekoa da. Stalinismoarentzat aginpideak alderdi bakar baten esku egon behar du; hala, estatuko aparatuen eta alderdi komunistaren betekizunak ildo beretik doazela, uztarturik gelditzen dira biak. Aginte guztia alderdi eta pertsona bakarraren esku geratzean, ordea, [[burokrazia]] neurriz gain handitzen da, eta ustelkeriari eta diktadurari bidea ematen zaie.