Juan Carlos Onetti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: reemplazo de categoría Montevideotarrak por Montevideoarrak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
12. lerroa:
| heriotza herrialdea = [[Espainia]]
}}
'''Juan Carlos Onetti Borges''' ([[Montevideo]], [[1909]]ko [[uztailaren 1]]a - [[Madril]], [[1994]]ko [[maiatzaren 30]]a) [[uruguai]]ar idazlea izan zen. [[Mario Benedetti]] eta beste idazle batzuekin batera ''45eko belaunaldia'' osatu zuen. Saioak, ipuinak eta eleberriak idatzi zituen nagusiki, eta ''La vida breve'' da bere lanik ezagunena. [[1980]]an [[Miguel de Cervantes saria|Cervantes saria]] eman zioten.
 
== Biografia ==
Onetti [[Montevideo]]n jaio zen, [[1909]]ko uztailaren lean. [[Buenos Aires]]en egin zituen unibertsitateko ikasketak eta han jarri zen bizitzen. [[Reuters]] agentziarako lan egin zuen, eta erredakzio idazkari izan zen Montevideoko ''Marcha'' aldizkari erradikalean -Hego Ameriketako argitalpen inportanteena 30 urte baino gehiagotan- eta Argentinako ''Vea y lea'' aldizkarian.
 
Haren lehenengo eleberria, ''El Pozo'' ([[1939]], ''Putzua''), mugarritzat hartu zuten Argentinako eleberrigintza berrian. Bere bizitzari buruzko ikuspenak idatzi nahi dituen gizon bakarti baten istorioa da. Maite zuen emakumeari, [[prostituzio|prostituta]] bati eta lagun bati kontatu nahi dizkie, baina ez ditu huts egindako komunikazio ahaleginak baizik kontatzen.
 
Gero ''Tierra de nadie'' ([[1941]], ''Lur eremua'') argitaratu zuen, eta bi urte geroago, ''Para esta noche'' ([[1943]], ''Gaur gauerako''), [[diktadura]] bati buruzko kontakizuna. ''La vida breve'' ([[1950]], ''Bizitza laburra'') izeneko obran, berriz, kontatzaile protagonistaren nortasun desberdinak bilbatzen dira. Harentzat bizitza ez da bere emazte fidelarekin daraman bizitza monotonoa, ondoko etxeko ateaz bestaldean entzuten duena baizik.
26. lerroa:
 
== Onettiren idazgintza ==
Kritikari batzuen ustez Onetti larriduraren idazlea da. [[William Faulkner|Faulknerren]]ren eragina du, baita [[Louis-Ferdinand Céline|Céline]] eta [[Joseph Conrad|Conradena]] ere, eta haren kontakizunetako mundua mundu [[existentzialismo|existentzialista]] da.
 
Onettik anekdoten bidez eta zeharbidezko errealismo gradu desberdinez irakurleari igortzen dion mezuaren arabera, bizitza gaizki-ulertu orokorra da, eta izakia eta bere patua, batzuk eta besteak bat etortzea ezinezkoa da. Haren pertsonaiak, elkarrekin komunikatu ezin eta, bizitzari zentzuren bat ematen saiatzen dira, ezinbestean porrot egingo duten proiektuetan buru-belarri sartuz, edo berak ikuspuntu desberdinez eta maisutasunez hain ondo deskribatzen dituen balizko bizitzak eta bizimoduak irudikatuz.