«Ernesto Erkoreka»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q4890245 orrian)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
 
== Bigarren agintaldia (1936) eta Gerra Zibila ==
[[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularrak]]k hauteskundeak irabazi zituenean alkatea eta zinegotziei euren karguak itzuli zizkieten. Aurreko behin-behineko udalak hartutako erabaki batzuk atzera bota zituzten, esaterako [[Bilbo]]ko [[Plaza Biribila (Bilbo)|Plaza Biribilari]] Espainia Plaza deitzeko erabakia. Altxamendu frankista gertatu zenean Erkoreka [[Madril]]en zegoen [[Bilbo]]ri zegozkion proiektu batzuk zehazten. Berehala [[Bilbo]]rako trena hartu zuen. [[Miranda Ebro|Miranda de EbroEbron]]n atzeman zuten, eta kartzelara eraman.
 
[[Gurutze Gorria]]ren bitartekotasunarekin [[Esteban Bilbao]] tradizionalistarekin trukatu zuten [[Hendaia]]n. Egoerak eraginda edo, [[Esteban Bilbao]]rekin harreman estua garatu zuen. Eratu berria zen [[Eusko Jaurlaritza]]k eskatuta bueltatu egin zen eta [[Bilboko portua|Bilboko portuko]] obren zuzendari izan zen berriro ere. Frankistek [[Euskal Herria]] bereganatzean, [[Frantzia]]ra ihes egin zuen exiliaturiko beste euskaldun askorekin batera.
 
Frantzian hiru urtez bizi izan zen, baina [[1940]]ean [[NaziNazionalsozialismo|Naziek]]ek [[Frantzia]] konkistatzean, berriro ere atzeman zuten. Atzemandako errepublika garaiko beste politikari eta sindikatuetako kideak bezala naziek [[Espainia]]ko frankistengana eraman zuten. Zeuzkan jabetza guztiak kendu zizkoten eta traizioa eta bestelako delituak leporatu zizkioten. [[Valladolid]]eko kartzela batera eraman zuten.
 
[[Esteban Bilbao]]k kartzeletik atera zuen, baina [[Valladolid]]en derrigorrezko erbestean bizitzera behartu zuten. Mediku arazoengatik [[Bilbo]]ra bueltatzea baimendu zioten, baina zaintza polizial estua izan zuen [[Bilbo]]n bizi izan zen azken urteetan. Tranbia batek harrapatuta hil zen [[1957]]an.
252.705

edits