Maria Reiche: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Maria Reiche lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
 
== Biografia ==
Maria Reiche 1903ko [[maiatzaren 15]]ean jaio zen [[DresdeDresden]]n. Dresdeko Unibertsitate Teknikoan matematika, geografia eta hizkuntzak ikasi zituen.
 
[[1932]]an umezain eta irakasle gisa lan egin zuen alemaniar kontsul baten umeentzat [[CuzcoCusco|Cuzcon]]n (Peru). [[1934]]an atzamar bat galdu zuen [[gangrena gaseoso|gangrenak]]k jota. Urte berean [[Lima]]n irakasle bihurtu zen eta itzulpen zientifikoak egin zituen. [[Bigarren Mundu Gerra]] hasi zenean, [[Alemania]]ra ez itzultzea erabaki zuen.
 
[[1940]]ean Nazcako lerroen aurkitzailea izan zen [[Paul Kosok]] amerikar arkeologoaren laguntzaile bilakatu zen. [[1946]] inguruan Nazcako irudiak maparatzen hasi zen. [[1948]]an Kosokek lana utzi zuenean berak jarraitu zuen eta tokia maparatu zuen.
10. lerroa:
Reichek teorizatu zuen eraikitzaileek lerroak [[egutegi]] eta ziklo astronomikorako behatoki bezala erabiltzen zituztela. Lerroak gainetik baino ez zirenez garbi ikusten, Peruko Aire-Indarra bere azterketa fotografikoekin laguntzeko konbentzitu zuen. Berak bakarrik bere Nazcako etxean eman zuen denbora gehiena. Bere teoriak ''Basamortuaren Misterioa'' liburuan azaldu zituen eta liburuaren mozkinak basamortuaren babesaren aldeko kanpaina batean eta guardak eta laguntzaileak kontratatzeko erabili zituen.
 
Reichek Nazcako lerroak trafiko inbaditzaile – lekua [[Panamerikar Autobidea|Panamerikar Autobidetik]] hurbil dago – eta gobernuaren egitasmo batzuetatik babestu nahi zuen, eta bere diru gehiena ahaleginean gastatu zuen. Gobernua lekurako sartze publikoa murrizteko konbentzitu zuen. Autobidearen inguruan bisitariek lerro gehienak ikusi ahal izateko eraikitako dorre bat zeukan. [[1993]]an ''Gurutze Handiaren Mailako Merituari Domina'' jaso zuen eta [[1994]] perutar hiritar bihurtu zen. [[1995]]ean [[UNESCO]]-k lerroak [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondare]] izendatu zituen.
 
Reicheren osasunak okerrera egin zuen urteak pasa ahala. [[Gurpil-aulki]] bati lotuta, azal-gaitzek jota, eta [[ikusmen]]a galduta azken urteetan [[Parkinsonen gaixotasuna]] ere pairatu zuen.
 
Maria Reiche [[obulutegi|obario]] [[minbizi]]ak jota hil zen [[1998]]ko [[ekainaren 8]]an, Limako aire-indarraren ospitale batean. Reiche Nazcaren inguruan lurperatu zuten ohore ofizialekin. Bere lehengo etxea museo bilakatu da.
 
{{commonskat}}