Heinrich Friedrich Karl Reichsfreiherr vom und zum Stein: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{commonskat}} +)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
Aitoren semeen familia batean jaio zen. [[Göttingen]]en egin zituen ikasketak. [[1780]]an Prusiako erregearentzat lanean hasi zen eta hogeita bost urtez Prusiako ekonomia- eta industria-garapenari atxikia egon zen.
 
[[Frantziako Iraultza]]ren etsai amorratua zen; [[1803]]an Prusiak beretu berri zituen lurraldeen administrazioaz arduratu zen. [[1806]]an Finantza ministro izendatu zuten eta aurre egin zion [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]]en zabalkundeari. [[1807]]an oinarrizko berrikuntzak proposatu zituen: laborarien morrontza deuseztatzea, administrazio zentrala berriro antolatzea, gudarostea errotik eraberritzea. Baina Prusiako klase agintariak eta Napoleonek aurka egin zioten eta [[1808]]ko azaroan kargua utzi eta erbesteratu behar izan zuen, [[Austria]]ra hasieran eta [[Errusia]]ra gero.
 
Errusiaren eta Prusiaren artean hitzarmen bat izenpetzea eta Frantziari gogor erasotzea proposatu zuen; [[Borboitar]]ren itzuleraren aldeko agertu zen eta Alemaniak [[Alsazia]] beretu zezala eskatu zuen; ez zuen lortu, ordea, [[Germaniako Inperioa]] berriro osatzea.