Roberto Carlos (futbolaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Roberto Carlos lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
Langile-familia batean sortu zen, eta bera ere hamalau urterekin hasi zen lanean, egur-lantegi batean. Beste lanbide batzuetan jardun zuen ondoren, harik eta São João de Arraras taldean hasi zen arte. Talde hartatik, [[Palmeiras]]era aldatu zen, eta hiru denboraldiz jokatu zuen talde hartan: bi Liga Paulista (1993 eta 1994), 1993ko Txapelketa Nazionala eta urte hartako Rio-São Paulo Lehiaketa irabazi zituen, talde hartan aritu zen garaian.
 
1995ean lortu zuen karrerako arrakasta handienetako bat, [[AC Milan]]ek fitxatu baitzuen. Ordurako, bazituen zenbait ezaugarri aipagarri, adibidez, zangoetan gihar-masa gehieneko brasildar jokalaria izatea edo baloiari indar gehienez jotzen ziona izatea. Milanen denboraldi batez jokatu eta gero, [[Real Madril]]ek fitxatu zuen. Talde horrekin, Espainiako Liga irabazi zuen 1997an, eta UEFA [[UEFAko Txapeldunen Liga|Champions League]] 1998an, 2000n eta 2002an.
 
Nazioarteko kirolari dagokionez, gazte-mailako munduko txapeldunordea izan zen 1991n, Copa América txapelketako bigarren gelditu zen 1954an, eta brontzezko domina irabazi zuen [[1996ko Udako Olinpiar Jokoak|1996ko Olinpiar Jokoetan]]. Nazioarteko arrakasta handiena, dena den, 1997an lortu zuen, bere taldearekin Copa América irabazi baitzuen.