Vaughan Jones: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
Cambridgen (Zeelanda Berria) eta [[Auckland]]en egin zituen lehenengo ikasketak. Aucklandeko Unibertsitaterako bi beka eskuratu zituen, eta [[1972]]an graduatu zen. [[1973]]an [[Suitza]]ko gobernuaren beka bat jaso zuen, Suitzan jarrai zezan ikerlanean. Aucklandeko Unibertsitatean irakasle-laguntzaile izan ondoren, [[Geneva]]ko Fisikako Eskolan sartu zen [[1974]]an, eta bi urte geroago Eskola Matematikoetara joan zen. [[1979]]an zientzietako doktore izendatu zuten, eta hurrengo urtean Vacheron Constantin saria jaso zuen doktorego-tesiari esker.
 
[[1980]]an [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu BatuBatuetara]]etara joan zen, eta [[Los Angeles]]ko Kaliforniako Unibertsitatean aritu zen irakasle. Pennsylvaniako Unibertsitatean ere aritu zen, eta [[1985]]ean matematikako irakasle egin zuten Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean. Connesek egindako lanari jarraituz, [[Von Neumann]]en aljebrentzako indize-teorema aztertu zuen Jonesek. Bere ekarpenik garrantzitsuena, hala ere, [[inbariante polinomiko]] berri baten aurkikuntza izan zen; haren bidez matematikako arlo oso ezberdinak jarri zituen harremanetan.
 
[[1984]]an Von Neumann aljebrak eta topologia-geometriaren arteko erlazio harrigarri bat aurkitu zuen. [[1990]]eko Kiotoko Nazioarteko Kongresuan [[Fields Domina|Fields domina]] jaso zuen. Bestalde, Guggenheim Fellowship saria (1986) eta Zeelanda Berriko gobernuaren Zientzien Domina (1991) ere jaso ditu, eta [[1993]]an Amerikar Arte eta Zientzietako Akademiako kide hautatu zuten.
 
{{commonskat}}