Claus Sluter: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Claus Sluter lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Dijon mosesbrunnen4.jpg|thumb|alt=|Claus Sluter: ''Le Puits de Moïse'' (1405); David eta Jeremias]]
 
'''Claus Sluter''' ([[Haarlem]], [[1345]] - [[Dijon]], [[1406]]) herbeheretar eskultorea izan zen. 1379an, Bruselan ari zen lanean. 1385ean, [[Jean de Marville]]ren lantegian egiten zituen eskulturak. [[Filipe II.a Borgoinakoa|Filipe ''Ausarta'']] Burgundiako dukeak eskulturak eskatu zizkien Dijongo Champmol kapera dekoratzeko. Lan horretan ari zirela, Marville hil egin zen eta Sluterrek hartu zuen lanaren ardura. Lan asko egin zituen arren, gehienak galdu egin dira. Gaur egun arte iritsi diren lan nagusiak hiru dira: Dijongo kaperako atariko eskulturak (horietako bat, ''Ama Birjina Haurrarekin'', 1385-1393); ''Kalbarioa'' edo ''Le Puits de Moïse'' (1405, ''Moisesen Putzua'') Dijongo kaperaren klaustroan, eta ''Pleurants de la tombe de Philippe le Hardi'' (1410, ''Filipe Ausartaren hilobia''), batez ere emakume deitoratzaileen segizioa dela eta, ezaguna dena. Errealismoa espiritualismoarekin eta irudien handitasunarekin lotu zituen. Haren lanak eragin handia izan zuen [[XV. mendemendea|XV. mendeko]]ko eskultoreen eta margolarien artean.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}