Psikologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
 
 
'''Psikologia''' ([[greziera]]ko ψυχή, ''psyche'', "arima" eta λογος, ''logos'', "ezagutza") bizidunen portaerak aztertzen dituen [[zientzia]] da. [[Gizaki]]en [[esperientzia (argipena)|esperientzia]] guztiak barne hartzen ditu, [[burmuineko]] funtzioetatik haurren garapeneraino. Hau da, [[animalien]] eta gizakien pentsatzeko eta sentitzeko era, eta nola moldatzen diren euren testuingurura. Psikologia modernoaren helburua esperientziaren azterketa da. Horrela [[teoria]] hauek izakien portaera ulertzen laguntzen dute. Ikerketa gehienak gizakiekin izaten dira, baina askotan [[animalia]]k ere ikertzen dira, eta orduan [[etologia]] deritzo.
 
[[Metodo]] eta teknikei dagokienez, psikologiaren aztergaiak zuzenean kontrola eta neur ezin direnez, [[inferentzia]]k egiten dira —zeharkako azterketak, alegia—, arazo hori saihesteko. [[Estatistika]], [[behaketa]] eta [[esperimentaziosaiakuntza|esperimentazioa]]a, [[elkarrizketa (argipena)|elkarrizketak]]k, [[test (argipena)|testak]]ak eta [[laborategi]]ko lanak dira metodo nagusiak.
 
Gaur egun ez da teoria psikologiko bakarra onartzen, nahiz eta gero eta lotura estuagoa duen [[biologia]]rekin eta [[soziologia]]rekin, eta gero eta gehiago erabiltzen diren [[metodo estatistiko]]ak, matematikoak eta informatikoak; 1950 inguruan ezagutzaren prozesuak neurtzeko tresnak eta bideak agertu zirenetik, [[konduktismo|psikologia konduktistakonduktistak]]k galdu egin zuen ordu arte izandako eragina eta indartu egin zen [[ezagutzaren psikologia]], alegia, [[neurologia]]k eta biologiak eskaintzen dituen datuak kontuan hartzen dituena, esperimentu klasikoez gainera.
 
Gaur egun psikologian sailkapen eta bereizketa asko egiten dira: ikerketa alorraren arabera, bi atal bereizten dira, [[giza psikologia]] eta [[animalia psikologia]]; helburuaren arabera, berriz, [[psikologia orokor]]ra (lege orokorrak ezartzea da haren helburua) eta [[psikologia diferentzial]]a (gizabanakoaren ezaugarri bereziak aztertzen dituena); eta joeraren arabera, azkenik, teorikoa eta aplikatua (psikologia orokorraren ezagupenak jakintzaren beste alor batzuetara hedatzen dituena).
13. lerroa:
== Historia ==
 
Psikologiaren jatorria aurkitzeko, greziar filosofiara ([[Demokrito]], [[Platon]], [[Aristoteles]]) jo behar bada ere, psikologia modernoa [[XVII. mendea]]n sortu zela esan daiteke, [[Hume]] eta [[John Locke|Locke]] ingelesen lehen lan enpiristekin batera. Psikologiaren inguruan lan ugari egin ziren arren, [[XIX. mendea|XIX. mende]] arte psikologia ez zen benetan [[filosofia]]tik bereizi. Izan ere, arazo transzendentalei buruzkoak eta, beraz, filosofiarekin lotuta egon ziren ordu arteko lanak; [[XIX. mendea]]n hasi zen filosofiatiko bereizketa gauzatzen, eta psikologia [[zientzia enpiriko]] gisa finkatzen, metodo esperimentaletan oinarriturik emandako legeei esker (psikologia esperimentala); garrantzi handia izan zuen psikologia zientzia gisa finkatzeko 1879an [[Wundt]]ek lehenengo psikologia laborategia sortu izana. XIX. mendearen amaiera arte, bi joera nagusi bereizi ziren psikologian: fenomenologikoa edo esperimentala (britainiarrek eta alemaniarrek landua) eta mekanizista edo fisiologikoa (frantsesek eta amerikarrek landua).
 
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eskola eta joera ugari sortu ziren; besteak beste, aipatzekoak dira [[asoziazionismo]]a, jokabidearen arauak introspekzio metodoaren bidez aztertzeko helburua zuena (Hatley, Mill, Spencer); [[funtzionalismo]]a, metodologia sistematiko baten bidez ahalmen psikologikoekin lotura duten prozesuak aztertzen dituena (Charcot, Janet, Binet, Piaget); [[behaviorismokonduktismo|behaviorismoa]]a edo konduktismoa, egoeraren eta egoera horren aurreko erantzunaren ezaugarri objektiboak aztertzen dituena (Watson, Skinner); ''[[Gestalt]]'' psikologia edo formaren psikologia, pertzepzioa lege jakin batzuen arabera antolatutako osotasun gisa hartzen duena (Köhler, Wertheimer, Gillaume); eta [[psikoanalisi]]a, neurosiak tratatzeko metodo gisa sortua eta nortasunaren egiturari, ezohiko joerei eta emozioen dinamikari buruzko ezaupide handienak ekarri dituena (Freud, Adler, Jung).
 
== Metodologia ==
33. lerroa:
=== Gizarte psikologia ===
{{sakontzeko|Gizarte psikologia}}
[[Gizarte psikologia]] [[XX. mendea|XX. mende]] hasieratik finkatutako psikologiaren adar garrantzitsua da. [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetan]] garatu izan da nagusiki. Gizarte psikologiaren hastapenak psikologiaren beraren sorrerari loturik doaz, [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] bigarren erdialdean. [[1879]]an, horrela, [[Wilhelm Wundt]] psikologoak eta [[Leipzig]]eko ([[Alemania]]) lehen psikologia laborategiak gizarte psikologiara gerturatu ziren lehen lanak egin zituzten. Gizarte psikologia, diziplina akademiko gisa, [[Floy Allport]] estatubatuarrarekin sortu zen. Gizarte psikologia modernoari, halaber, [[Kurt Lewin]] alemaniarrak eman zion hasiera.
 
== Psikologia elkarteak ==
39. lerroa:
[[Zientzia Psikologikoaren Nazioarteko Batasuna]] ([[IUPS]]) da psikologia munduari erakusten diona. Erakunde horrek munduko estatuetako kontseiluak batzen ditu, hau da, herrialde bakoitzeko psikologoak biltzen dituzten kontseiluak.
 
Estatu eremuko psikologoen elkarteei dagokienez, nagusienetariko bat [[Amerikako Estatu Batuetako Psikologoen Elkartea]] ([[American Psychiatric Association|APA]]) da.
 
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
 
* [[Gizarte-zientziak|Gizarte zientziak]]
* [[Psikiatria]]
== Erreferentziak ==