Fernando Puras: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa:
 
==2007ko hauteskundeak==
Nahiz eta PSNko burua ez izan, [[2006]]ko [[irailaren 30]]ean, PSNko Batzarrak [[2007]]ko hauteskundeetan presidentegaia izateko izendatu zuen Fernando Puras. Ezohikoa izan zen horrelako erabakia PSNn baitan, are gehiago [[Carlos Chivite]] PSNko presidenteak zerrendaburua izateko prest zegoela adierazita.
 
Berak buru izan duen zerrendan 12 eserleku lortu zituen hauteskundeetan, aurrekoetan baino bat gehiago. Nolanahi ere, lehen aldiz alderdi abertzaleak batera joanda, probintziako hirugarren indar politiko bihurtu zen PSN. Alabaina, UPNri gobernu alternatiboa antolatzeko gehiengoa atera zen. PSN, [[Na-Bai]] eta IUN-NEBen arteko negoziazioak hasi ziren. Nafarroa Baik presidentetzari uko eginda, Nafarroako hurrengo lehendakari bihur zitekeen Puras, negoziazioa ongi ateraz gero.
20. lerroa:
[[Sanferminak]] igarotakoan, berriro bildu ziren alderdiak. Baina horko horretan, PSNk luzatutako eskaintza guztiz irauli zen: Na-Bai eta IUN-NEBarekin gobernua antolatzeari uko egin zion, eta alderdi guztien arteko ''larrialdizko'' gobernua eratzea proposatu zuen. Gainerako alderdi guztiek, UPNk eta [[CDN]]k ere, errefuxatu zuten. UPNk, bere aldetik, Na-Bai izan ezik besteek osatutako gobernuaren alde egin zuen.
 
Funts handirik gabeko proposamen horiek alboratuta eta hirukotearen negoziazioak apurtuta, PSN eta UPNren egoera politikoak gero eta hurbilago zirudien. Baina PSNko hainbat kidek, [[Ainhoa Aznarez]]ek edo [[Jose Luis Uriz]]ek besteak beste, zuzendaritzaren jokabidea gogor kritikatu zuten, eta Na-Bai eta IUN-NEBrekin elkarrizketei berriro ekitea aldarrikatu zuten. Gainera, UPNk 10 baldintza bidali zizkion PSNri bere babesa onartzeko, sozialistek onartezinatzat jo zituztenak. Hori guztia zela eta, [[abuztuaren 1]]ean, PSNko zuzendaritzak eta parlamentuko kideek batera eta ustekabean Na-Bai eta IUN-NEBarekin berriro ituna hitzartzeko prest zeudela jakinarazi zuten. [[PSOE]]ko zuzendaritzak, ordea, ez zuen erabaki hori onartu, [[Espainia]]n [[2008]]ko martxoan egitekoak ziren hauteskunde orokorretan eragin txarra izango zutelakoan. [[Abuztuaren 3]]an, PSOEko zuzendaritzak ebatzi zuen PSN abstenituko zela UPNko hautagaiaren bozketan, eta, ondorioz, [[Miguel SanzekSanz]]ek Nafarroako presidentea izaten jarraituko zuela.
 
Hainbat komunikabidetan agertu zen PSNko erabakia onartu ezean, Fernando Purasek dimitituko zuela. Baina [[Jose Blanco]] PSOEko bigarrenak adierazi zuen bezala, bai Puras bai Chivite euren postuetan jarraitzekoak dira, dimisioa ez baitzien onartuko.