Europar Batasuneko zuzenbidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 32 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q208202 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Europar Batasuneko Zuzenbidea''' [[Europar BatasunBatasuna|Europar Batasuneko]]eko legezko ordenamendua da. Europar Batasuna "zuzenbide-erkidego" bat da, integrazioaren zerbitzura dagoen legezko arau-multzo bat duena, Zuzenbide primario batez eta Zuzenbide eratorri batez eratua funtsean.
 
"Zuzenbide-erkidego" adierazpenak, "Zuzenbide-estatu" adierazpenaren paralelo, Europar Batasuna, bere estatu kideak bezala, legezkotasun printzipioari datxekiola nabarmendu nahi du.
 
== Zuzenbide primarioa ==
Batasunaren marko konstituzionala da, eta sortze-, zabaltze- eta berritze-itunez osatua dago. Hauek dira itunok: Parisko Ituna, Ikatzaren eta Altzairuaren Europar Erkidegoaren sorrera ekarri zuena (1951); [[Erromako Ituna (1957)|Erromako Ituna]], [[Europako Ekonomia Erkidegoa]]ren eta [[Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa]]ren sorrera ekarri zuena (1957); [[Danimarka]], [[Irlanda]] eta [[Britainia Handia]]ren atxikimendu Itunak (1972), Greziarena (1981), Espainia eta Portugalena (1985); [[Europar Agiri bakarra]] (1986); [[Maastrichteko Ituna|Europar Batasunaren Ituna]] edo [[Maastrichteko Ituna]] (1992); Austria, Finlandia eta Suediaren atxikimendu itunak (1994). Zuzenbide primarioa erkidegoaren gainerako ordenamenduari eusten dion oinarria da. Kontsentsuzko Zuzenbidea da, eta estatu izenpetzaileek, zenbait organoren sortzaile izanik ([[Europako Batzordea]], [[Europako Parlamentua]], Justizia Auzitegia), burujabetasunari uko egiten diote neurri batean.
 
== Zuzenbide eratorria ==