Ramon Latasa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
15. lerroa:

== Biografia ==
Sunbillako Aguria baserrian sortu zen familia xume batean. Aita basoko lanean aritzen zen, [[behi|idi]] parearekin [[enbor (argipena)|enborrak]]rak ateratzen. Eskola laster utzi eta aitari laguntzen hasi zen. 17 urterekin [[Iratiko oihanaIrati|Iratiko oihanera]] joan zen lanera. Langile bizkorra zen eta sekulako trebetasuna zuen aizkorarekin<ref name=lat>Antton Espelosin. Ramon Latasa. Basoko Aizkolaria. 2005.</ref>.

[[Melilla]]n, [[soldadutza]]n zegoela, harrapatu zuen afrikar sukarretik sendatu orduko berriz ere oihaneko lanari lotu zen. 25 urterekin, lankideek animaturik, lehenbiziko apustua jokatu eta irabazi zuen [[Lekunberri (argipena)|Lekunberrin]]n. [[1959]]ko [[apirilaren 26]]an [[LuxiaJuan Jose Narbaiza|Luxiaren]]ren aurkako apustu mitikoa irabazi zuen. Urte horretako [[ekainaren 14]]an, [[Lekeitio]]n beste balentria handi bat egin zuen: 5 metro eta 15 zentimetroko zirkunferentzia zuen [[eukalipto]] enborra 3 ordu eta 17 segundotan ebaki zuen. Handik aurrera, zenbait urtez aizkora probetan jaun eta jabe izan zen.<ref name=lat/>

1963ko urtarrilean, kontrabandoan ari zirela, guardia zibilekin topo egin zuten. Latasa, paketea lurrera botata, ihesi joan zen, baino guardia zibil baten tiroak izterrean jo zuen. Etxera iritsi eta han sendatzen saiatu bazen ere, azkenean medikuarengana joan behar izan zuen. Iruñean operatu zuten eta urte bat behar izan zuen sendatzeko. Guzti honek gastu eta diru galera handiak ekarri zizkion.<ref name=lat/>

[[Migel Irazusta|Polipasoren]] aurka jokatu zuen ondoko apustua, [[1964]]ko abenduan, eta [[gipuzkoa]]rra nagusitu zen. Handik aurrera gorabehera handiak izan zituen bere jardueretan. Kontuan hartu behar da Latasa mendian oso gogor aritzen zela lanean eta ez zela beti sasoi betean plazara ailegatzen. Belaunaldi berrietako aizkolari asko Latasarekin ibili ziren ikasten: [[Migel Berakoetxea]], [[Patxi Astibia]], [[Jose Ignazio Orbegozo|Arria II.a]], [[Mikel Mindegia]]... Arria II.a lagun zuela irabazi zuen, hain zuzen ere, lehenbiziko txapela , [[1966]]ko Espainiako binakakoa. [[1967]]an Espainiako banakakoa irabazi zuen, [[1968]]an Espainiako zutikako txapelketa eta [[1974]]an Espainiako binakakoa Usategietarekin. Hori izan zen bere azken saioa.<ref name=ESP>Antton Espelosin (2009): Aizkora apustuak eta txapelketak.</ref>

Azken urteak Elizondoko zahar etxean igaro zituen. Han hil zen [[1991]]ko [[otsailaren 25]]ean, 60 urte zituela.
34. lerroa:
* ''Luxia''k bi ordu eta 47 segundo<ref>.[http://www.aizkora.com/wp-content/uploads/aizkora1959.pdf Latasa-Luxia apustua aizkora.com-en]</ref>

[[Jose Luis Lekuona|Lexoti]] bertsolariak hamabi bertso jarri zituen apustu honen gainean<ref>[http://www.euskaltzaindia.org/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/9115.pdf Amar Urteko Bertso-Paperak (1954-1963)(Biltzallea: A. Zavala, S. J.) Auspoa]</ref>. Hona hemen batzuk:
<table, align="center" cellspacing="10">

''1/ Milla beatzireun berrogei eta
emeretziko urtian,
aizkora-joku bat izan degu
euskaldunaren artian,
Donostia-ko zezen-tokiya
daukagun leku batian,
bi mutill azkar alkarren aurka
oso burruka fuertian,
patxararikan ez dute izan
alkar probatu artian.''